Cimetière des vivants

Cimetière des vivants

cimetière des vivants2012 – 0h50 – Zuzendaritza/Réalisation : Audrey HOC
Hizk./Lang. : Frantsesez/En français.
15/12/2012 – 10h30 – Maison Eihartzea etxea
Prezioa/Tarif : 3€

32 000 atzerritar kanporatuak Frantziatik 2011 an.

Nortzuk dira 32 000 hauek? Nundik ateratzen dira zenbaki hauek?
Hendaiako atzerritarren “atxikitze zentroaren” errealitatearen berri ukanen duzue dokumental horretan. Mota berezi horietako zentro baten irudiak, abokatu, kazetari, laguntzaile eta atzeritarren lekukotasunak biltzen ditu dokumentalak. Jacques Gaillot-k dokumentalan parte hartu du.

Ondotik, solasaldia Audrey Hoc errealizadorea eta Hélène Ducarre Cimade-eko lehendakariarekin.

 

32 000 expulsions de France en 2011 annoncées fièrement par Claude Guéant, Ministre de l’Intérieur.

Qu’est ce qui se cache derrière les chiffres de ces expulsions? Le film invite à découvrir la réalité quotidienne du centre de rétention administrative d’Hendaye. Des images inédites des centres de rétention, des témoignages d’avocats, de bénévoles et de retenus dévoilent ce que cachent les chiffres des expulsions. Avec la participation de Jacques Gaillot.

Projection suivie d’une rencontre avec la réalisatrice Audrey Hoc ainsi que la présidente de la Cimade, Hélène Ducarre.

Barrura begiratzeko leihoak

Barrura begiratzeko leihoak

barrura-begiratzeko-leihoak2012 – 1h30 – Zuzendaritza/Réalisation : Josu Martinez, Txaber Larreategi, Mireia Gabilondo, Enara Goikoetxea Eneko Olasagasti
Euskaraz frantsesezko azpitituluekin/En basque sous-titré en français.
14/12/2012 – 21h00 – Cinéma Haritz Barne zinegela
Prezioa/Tarif : 5€

Bost euskal presoren erretratuak, bost zinegileren eskutik. Atxilotua izateko falta dituen egunak zenbatzen dituen neska gaztea. Gizon bat, 17 urteren buruan, Euskal Herrira itzultzen dena. Preso den alabarekin izandako telefono elkarrizketa guztiak kasetetan grabatzen dituen ama. Intelektual bat, zeldaren bakardadean bere burua topatu nahian. 20 urte beranduago, gaztetako lagun zaharrarekin harremana berreskuratzen duen ETAko buru ohia. Letra tipiz kontatutako bost istorio. Barrura begiratzeko bost leiho.

Ondotik, solasaldia bost zuzendarietariko batekin.

 

“Fenêtres sur Intérieur” traite du monde des prisonniers et prisonnières basques. Composé de cinq courtes histoires indépendantes les unes des autres, et dirigé par 5 différents metteurs en scène chevronnés, ce film montre, sous l’angle de parcours de vie, une réalité sociale souvent distorsionnée par les moyens de communication officiels. Une réalité incarnée dans les prisonniers basques.

 Projection suivie d’une rencontre avec l’un des cinq réalisateurs.

Gazta zati bat

Gazta zati bat

gazta zati bat2012 – 1h30 – Zuzendaritza/Réalisation : Jon Maia
Euskaraz frantsesezko azpitituluekin/En basque sous-titré en français.
14/12/2012 – 18h30 – Lycée Armand David lizeoan
Prezioa/Tarif : 3€

Munduan bere gaztagatik ezaguna den Euskal Herriko herri txiki batean abiatzen da istorio hau. Herritar xume batzuk, Europako indarkeriazko azken gatazka politikoaren zauri eta banaketa guztien gainetik misio handi bati ekingo diote: munduan zer izan erabaki ahal izatea. 

Abentura horrek Europan albiste nagusi bihurtuko diren bi herrien gertakizun historikoen lekuko zuzenak izatera eramango ditu: Eskozia eta Euskal Herria. Letra txikiz idatzitako historia handi bat. Etorkizunari begira jartzen gaituen aro berriko dokumental bat.


Dans le village d’Idiazabal, connu mondialement pour son fromage, des habitants de tous bords politiques se réunissent pour mener à bout une mission qui semble, à première vue, impossible. Ils partagent tous un seul souhait: décider de ce qu’ils veulent être dans le monde.

Le documentaire établit de nombreux parallèles avec l’Ecosse et montre que le droit à décider de son avenir “n’est pas un caprice des abertzale (indépendantistes basques, ndlr), mais un droit humain fondamental qui va bien au-delà du jeu politique”.

Xora

Xora

xora2011/2012 – 1h41 – Zuzendaritza/Réalisation : Peio Cachenaut
Euskaraz frantsesezko azpitituluekin /En basque sous-titré en français.
15/12/2012 – 10h30 – Cinéma Haritz Barne zinegela
Prezioa/Tarif : 3€

Idazteko grina duen X izeneko gizon gazte anonimo batek, mendian, ermita baten gisara bizi den bere osaba idazlearekin harremanetan sartzea erabakitzen du. Bere aholkulariak ia denari uko egin beharko diola ulertarazten dionean, beltzez jantzia den pertsonaia misteriotsu bat Xren gibeletik ibiltzen hasten da eta inguruko gertakari ilunetan eragina baduela irudi luke. Presentzia horri aurre egiteko, gizon gazteak bere kontzientzia zabaltzen eta errealitatearen geruza urratzen ikasi beharko du…

Ondotik solasaldia Peio Cachenaut errealizadorea, Mixel Etxekopare exekutibo-ekoizlea eta Jérémie Garat konpositorearekin.

 

Un jeune homme anonyme, X, se passionne pour l’écriture et décide de renouer avec son vieil oncle, lui-même écrivain, qui vit, tel un ermite, à la montagne. Alors qu’auprès de son mentor X découvre qu’il lui faudra renoncer à tout ou presque, une mystérieuse silhouette vêtue de noir se met à le suivre partout, et semble intervenir dans les sombres évènements se produisant dans l’entourage de X.

Pour se confronter à cette présence, le jeune homme devra apprendre à étendre sa conscience, et même déchirer le rideau du Réel…

Projection suivie d’une rencontre avec le réalisateur Peio Cachenaut, le producteur exécutif Mixel Etxekopar et le compositeur Jérémie Garat.

Zinegin Festibala: Iparraldeko euskal zinemaldia

Zinegin Festibala: Iparraldeko euskal zinemaldia

Aurkezpena / Présentation

cartel A3Esku artean duzu Zinegin festibala berriaren egitaraua, TTattola gaztetxeak eta Eihartzea kultur etxeak antolaturik. Hunen xedea, Euskal Herriko eta euskarazko filma eta dokumentalen aurkeztea da. Haritz Barne zinegelako Zabalki elkartearen laguntzari esker, euskarazko filmen ikusteko usaia har ezazu, geroz eta gehiago izanen baitira, guhaurek ere zailtasunak ukan baititugu hautuen egiteko. Pario hau egin dugu, beraz euskaraz gozatzeko, pentsatzeko, irri egiteko eta amesteko aukera hau balia ezazu !

 

Euskaldunek ulertu dukezute menturaz Zinegin izenburu horrek zer hitz joko duen, beraz huna beste bat : Jakes segituz, gazta zati batek zabalki xoratu zuen Gartxot bertsolaria, eta haritz barneko bi anaien ziztadak, bizidunen hilerriaren barrura begiratzeko leihoak zirela zion. Eni bederen, hori zin egin zidan…

Vous avez entre les mains le programme du premier festival Zinegin d’Hasparren organisé par le gaztetxe TTattola et le centre culturel Eihartzea. Son but est de vous présenter la production cinématographique basque et en basque (sous-titrée en FR). À travers ses fictions, documentaires, et spectacles, et grâce à l’aide des bénévoles de Zabalki qui gèrent le cinéma Haritz Barne, vous aurez la chance de mieux connaître ce pays, de rire, de rêver, de vivre des histoires universelles, en version originale !

Et pour ceux qui se demanderaient d’où vient le nom « Zinegin », voici quelques pistes : « Zine » est l’équivalent basque de  « Ciné ». Et il se trouve ici accolé à « egin » qui signifie « faire », donc on vous laisse vous faire votre film… Et le plus fort, c’est que « zin egin » veut dire « faire le serment », « jurer ». Mais rassurez-vous, nous ne jurons que par le cinéma…