TXAPTRAX

TXAPTRAX

TXAPTRAX

 

TTATTOLA GAZTETXEAN, ostirala 11/22 – 21:00 tik goiti – URRIRIK

 

Musikariak : Pierre Loustaunau, Peio Erramouspe, Bixente Etchagaray, Txomin Dhers, Youri Fernandez

 

 

2022an, Catach elkarteak, taldeko kideekin batera, TXAPTRAX ikuskizun audio-bisual-tekno-tradizional baten ekoizpena abiatzeari ekin zion.

Txomin Dhers eta Bixente Etchegaray musikariak (txalaparta), Pierre Loustaunau eta Peio Erramouspe (sintetizadore analogikoak) eta Youri Fernandez artista plastikoa (eszenografia interaktiboa) bildu ziren, kontzertu proiektu «inprobisatu» baten inguruan, Txalapartaren konposaketa progresiboa eta berezitasunak azpimarratuz.

 

URRIRIK!

 

 

ALBA, Zine kontzertua

ALBA, Zine kontzertua

ALBA

 

TTATTOLA GAZTETXEAN, ostirala 11/22 – 21:00 tik goiti – URRIRIK

 

Musikariak : Mattin Olzomendi Peio Irigoien, Xalbat Borda, Paxkal Irigoien, Amaiur Epher

 

 

Formatu ezberberdinak ukan ditzakeen iparraldeko rock musika taldea. Giro lasaietatik erritmo bortitzera bidaiatzeko proposamena.

1955ko dokumental batean oinarrituz, Alba taldeak kolonialismoaz gogoetatzera eraman nahi gaitu, soinu progresibo eta girotsuekin.

Eszena bortitzak izan daitezke, publiko sensible batentzat egokiak ez direnak.

URRIRIK!

 

 

HAIRA

HAIRA

HAIRA

Laupabortz haire ttipi

Haritz Barnen, ostirala 10/20 – 23:00 tik goiti – URRIRIK

 

Zuzendaritza : Peio Erramouspe, Paxkal Irigoien, Ekhi Lambert, Allande Etxeberri, Julen Etxeberri

 

 

Aldude baleako oihan eta erreka baten izena hautatu du Peio Erramouspek bere musika proiektua biziarazteko. Haira izenarekin atera du “Laupabortz Aire Ttipi” bere lehen bakarkako lana, @usopop -ek argitaratu duena. Musikaz eta kantariz inguraturik sorturiko aurkezpen pertsonal batekin dator, eskemak hankaz gora ezartzen dituena.

URRIRIK!

 

 

LUMI x Nagore Legarreta

LUMI x Nagore Legarreta

LUMI x Nagore Legarreta

Bezperen Dirdira

Haritz Barnen, ostirala 10/20 – 00:00 – 60′ – URRIRIK

 

Zuzendaritza : LUMI, Nagore Legarreta

 

 

Musikaratutako argazki proiekzioa.

2022an, Ziburu-Donibaneko bikotea itzultzen zaigu, primaderan Usopop Diskak zigilupean bigarren diskoa argitaratuko baitu. Bezperen Dirdira lanean, bikoteak jendeen eta makinen arteko miraila sekula baino gardenagoa bilakatzen du: inoiz baino boz polimorfoagoa erritmo-konposizio organikoetan dantzan dabil. Desmartxa arrunt hibrido horrekin, Lumik 2014an sortze beretik abiatu zuen bilaketa prozesua bururaino eraman du.

2009az geroztik, Nagore Legarretak (Hernani, 1981) irudiak sortzeko argazki teknika esperimentalak lantzen ditu. Ibilbide horretan, lengoaia berezi bat jorratu du proiektu artistikoak garatzeko erabili duena. Besteak beste, giza mugei eta horiek ingurunearekin/naturarekin duten harremanari buruzko hausnarketa landu du bere ikerketa lanetan. Planteamendu formalean, disziplina fotografikoaren mugekin jolasten du.

URRIRIK!

 

 

BARNEZ KANPO

BARNEZ KANPO

BARNEZ KANPO

Haritz Barnen, ostirala 10/20 – 22:00 – 60′ – URRIRIK

 

Zuzendaritza : Nahia Garat

 

 

Musikaratutako argazki proiekzioa.

Herraturiko irudiak, trantze musika. Montreal, Parise, New York . Lur azpiko metro itogarritik kanpoko espazio erraldoietara, hiru hiriak agerraldi misteriotsuen lurraldea bilakatzen dira.

URRIRIK!

 

 

aKts

aKts

aKts

Haritz Barne ondoko frontoian, ostirala 10/21 – 00:00

5€

Xarlex igela 2021

Techno melodikoaz inspiraturik, erritmo handiko bakarkako kontzertu honek hemengo soinu paisaiak (Soinumapa), soinu elektronikoak eta zuzenean jo
tresnak nahasten ditu. Polirritmiarekin jostatuz eta inprobisazioaz eta akats
teknikoez baliatuz, burua eta zangoak askatzen dituen musika momentu bat proposatzen du.

Inspiré par la techno mélodique, ce concert solo au rythme soutenu mélange des paysages sonores d’ici (Soinumapa), des sons électroniques ainsi que différents
instruments joués sur scène. En jouant sur la polyrythmie et en s’amusant des erreurs techniques et d’improvisation, aKts propose un moment musical qui libère l’esprit ainsi que l’envie de taper du pied.