LUMI x Nagore Legarreta

LUMI x Nagore Legarreta

LUMI x Nagore Legarreta

Bezperen Dirdira

Haritz Barnen, ostirala 10/20 – 00:00 – 60′ – URRIRIK

 

Zuzendaritza : LUMI, Nagore Legarreta

 

 

Musikaratutako argazki proiekzioa.

2022an, Ziburu-Donibaneko bikotea itzultzen zaigu, primaderan Usopop Diskak zigilupean bigarren diskoa argitaratuko baitu. Bezperen Dirdira lanean, bikoteak jendeen eta makinen arteko miraila sekula baino gardenagoa bilakatzen du: inoiz baino boz polimorfoagoa erritmo-konposizio organikoetan dantzan dabil. Desmartxa arrunt hibrido horrekin, Lumik 2014an sortze beretik abiatu zuen bilaketa prozesua bururaino eraman du.

2009az geroztik, Nagore Legarretak (Hernani, 1981) irudiak sortzeko argazki teknika esperimentalak lantzen ditu. Ibilbide horretan, lengoaia berezi bat jorratu du proiektu artistikoak garatzeko erabili duena. Besteak beste, giza mugei eta horiek ingurunearekin/naturarekin duten harremanari buruzko hausnarketa landu du bere ikerketa lanetan. Planteamendu formalean, disziplina fotografikoaren mugekin jolasten du.

URRIRIK!

 

 

BARNEZ KANPO

BARNEZ KANPO

BARNEZ KANPO

Haritz Barnen, ostirala 10/20 – 22:00 – 60′ – URRIRIK

 

Zuzendaritza : Nahia Garat

 

 

Musikaratutako argazki proiekzioa.

Herraturiko irudiak, trantze musika. Montreal, Parise, New York . Lur azpiko metro itogarritik kanpoko espazio erraldoietara, hiru hiriak agerraldi misteriotsuen lurraldea bilakatzen dira.

URRIRIK!

 

 

Uraren oldea

Uraren oldea

Uraren oldea

Zinekontzertua

Haritz Barnen, igandea 10/23 – 21:00

Peru Galbete

45′ – 3€

Xarlex igela 2021

Uraren Oldea zuzeneko ikusgarri musikal eta bisual hunkigarria da, familiako diapositiba zahar batzuk oinarri
dituena. Diapositibek uholde bat jasan zuten 1997an eta urak eraldatu zituen, denborak oroitzapenekin egiten
duen bezala. Zine-kontzertu hau memoriaz, oroitzapenez, denboraz eta garenaz (edo izateari uzten diogunaz)
ari da. Soinua eta musika ere, ahots-efektu eta loopen bidez, denboran joan-etorrika dabil, azkenik ohartzeko
oraina besterik ez dela.