Sorpresa ! Film satanikoa

Sorpresa ! Film satanikoa

Sorpresa ! Film satanikoa

Haritz Barnen, larunbata 10/22 – 21:00                                                                          Euskaraz

3€

Xarlex igela 2021

Egitarauan : infernua, sua eta munstroak !
San Paul profetak aurkezturik…

 

Yoko eta lagunak

Yoko eta lagunak

Yoko eta lagunak

4-7 urte

Haritz Barnen, igandea 10/23 – 10:30
Euskaraz

Zuzendarien presentzian
Juanjo Elordi, Rishat Gilmetdinov

80′ – 3€

Xarlex igela 2021

Oto, Mai eta Vik parkean elkartzen dira jostatzeko. Yoko heldu da haiengana, oihaneko jeinu umea. Yokok eguneroko jokoak abentura ikusgarri bihurtzen ditu. Haurrak enbor baten gainean piratetan jostatzea aski da Yokori esker, bat-batean, egiazko itsasontzi pirata batean itsasoa zeharkatzen hasteko.

 

O gemer

O gemer

O gemer

Haritz Barnen, igandea 10/23 – 15:00
Elkarrizketarik gabe – Sans paroles

Zuzendariaren presentzian
Xabier Erkizia Martikorena

63′ – 3€

Xarlex igela 2021

 

Gaur egun (Europan segurik) desagertua den idi-orgaren soinua zibilizazioaren soinu-banda izan da azken 5.000 urteetan. Nolazpait, gure entzumen-kultura garaikidea ulertzen laguntzen gaituzte.
Hamar urteko ikerketa luze baten ondotik, oraindik bizirik dagoen soinu hau Hego Amerikan berriz
aurkitu dugu. Beraz, filma, hitzik gabe, azalpenik gabe, soinu berezi honen gibelean den historia guzia
erakusteko entsegua da.


Le son produit par ce que l’on appelle les chars à boeufs basques a disparu en Europe. Cependant,
au cours des 5 000 dernières années, il a été un son commun dans la civilisation, ce qui,
d’une certaine manière, aide à comprendre notre culture auditive actuelle. Après une recherche de dix ans, nous avons trouvé ce son en Amérique du Sud. Ce film est une tentative de montrer ce qui se cache derrière ce phénomène très spécial et particulier.

 

 

Ane

Ane

Ane

Haritz Barnen, osteguna 10/20 – 20:00
Euskaraz – 3€

David Pérez Sañudo
99

Xarlex igela 2021

Gasteiz, 2009. Lide segurtasun-zaintzailea da; abiadura handiko trenaren obretan egiten du lan, kaleetan protesta sozialak eragiten dituen proiektu batean, hain zuzen. Lan egin eta gaua festan igaro ondoren etxera itzultzen denean, bi lagunentzako gosaria prestatzen du, baina bere alaba nerabea, Ane, ez dago etxean. Hurrengo egunean, Ane oraindik ez da agertu. Lide lasai dago, ziurrenik, aurreko egunean izandako eztabaida gogorraren ondorioz desagertuko zelako. Aneren gauzen artean bilatzen, konturatuko da ez duela benetan bere alaba ezagutzen. 

 

Zumiriki

Zumiriki

Zumiriki

Haritz Barnen, larunbata 11/27 – 15:30
Euskaraz – 3€

Oskar Alegria – Zuzendaria gurekin izanen dugu!
122′

Xarlex igela 2021

Zinemagileak egurrezko etxola bat eraikitzen du Arga ibaiertz isolatu batean, haurtzaroan jokatzen zuen irlatik hurbil. Egun, irla urperaturik dago, bere lurra ikusezina, urtegi baten pareta eraiki zutenetik. Irlako arbolek, haatik, oraindik zutik diraute, hautsitako jostailu baten mastak bailiran ur erdian. Zumiriki – ibai erdiko uhartea erran nahi duen euskal hitz zaharra – memoriaren naufragio bat da, lau hilez baso batean bakartuta bizitzearen esperientzia, lagun bakartzat harturik bi oilo, baratze ttipi bat eta 11 ordu, 36 minutu eta 23 segundotan betirako gelditu den erloju bat.

Erlauntza

Erlauntza

Erlauntza

Haritz Barnen, larunbata 11/27 – 18:30
Euskaraz – 3€

Mireia Gabilondo – Zuzendaria gurekin izanen dugu!
92′

Xarlex igela 2021

Ezkondu aitzineko agurra ospatzeko, haurtzaroko lagun talde bat baserriko etxe handi batean elkartzen da. Asteburu zoroa izan behar zuen esperientzia uste baino gehiago erotuko da. Trapu zaharrak, aitorpenak, alkohola, droga eta erlauntz bat.