Ke Lepo Alejo Orbegozoren alter ego musikala da. Urteak daramatza sintetizadorearen eta musika elektronikoaren mundua aztertzen. Ke Lepok Izpi bere lehen disko luzea eramanen du agertokira, oraingoan, zuzeneko proposamen berri batekin: Felix Buff (Rüdiger, Willis Drummond, Joseba Irazoki…) bateria-jotzaile talentudunaren laguntza izanen du diskoko kantuak ikuspegi indartsu eta dinamiko baten bidez interpretatzeko, eta bateriari esker, konposizioen esperientzia biziago bat sortzeko.
Iruzkin berriak