PIXI POST ETA OPARI EMAILEAK

PIXI POST ETA OPARI EMAILEAK

Yoko eta lagunak

HAURREN FILMA

Haritz Barnen, igandea 10/22 – 10:30 – 90′ – 3€
Euskaraz

Zuzendarien presentzian
Gorka Sesma

 

Pixi Post da filmaren protagonista, neska elfo bat. Duela mende asko, Gabonetako Jeinuen Biltzarrak Monopolish izeneko jeinu gaiztoa kaleratu zuen, eta orain, urte hauetan guztietan prestatu duen mendekuarekin itzuliko da. Bere plana jeinu guztiak Gabonetako iragarki bihurtzea izango da. Baina horri aurre egiteko, Jeinuen Biltzarrak Pixi Post izango du, Gabonen Zaindaria.

 

 

Yoko eta lagunak

Yoko eta lagunak

Yoko eta lagunak

4-7 urte

Haritz Barnen, igandea 10/23 – 10:30
Euskaraz

Zuzendarien presentzian
Juanjo Elordi, Rishat Gilmetdinov

80′ – 3€

Xarlex igela 2021

Oto, Mai eta Vik parkean elkartzen dira jostatzeko. Yoko heldu da haiengana, oihaneko jeinu umea. Yokok eguneroko jokoak abentura ikusgarri bihurtzen ditu. Haurrak enbor baten gainean piratetan jostatzea aski da Yokori esker, bat-batean, egiazko itsasontzi pirata batean itsasoa zeharkatzen hasteko.

 

Aita, zonbia naiz!

Aita, zonbia naiz!

Aita, zonbia naiz

Haritz Barnen, igandea 11/28 – 11:00
Euskaraz – 3€

Ricardo Ramón, Beñat Beitia
83

12 urtetik goiti
Xarlex igela 2021

Dixie 13 urteko nerabe muturbeltza da eta ihes egin nahi du bizi den mundu gorrotagarri horretatik. Eskolan ikaslekideak beretaz trufatzen dira itxura gotikoa duelako. Etsipenezko zoroaldi batek hartuta, neska ihesi doa ekaitzaren pean, istripu latza jasan arte. Esnatzean, hilerri bateko hilobi baten barruan itxita dagoela konturatzen da eta zera bihurtu da… zonbi bat!