KliKlap

KliKlap

KliKlap

Aldudarrak Bideo-k sortu zuen KliKlap filma labur lehiaketari segida eman genion Zineginekin. Hemen azpian azken urteetako parte hartze batzuk ikusteko aukera uzten dizugu. Goza eta parteka!

2019ko gaia : “Erre-“

Xarlex igela

2018ko gaia : “JO”

Xarlex igela

2017ko gaia : Airea

Xarlex igela

2016ko gaia : Ura

Xarlex igela

2015ko gaia : Sua

Xarlex igela
KliKlap 2019ko deialdia

KliKlap 2019ko deialdia

2019/11/18ko Eguneraketa :

4 izen emate eta 3 bideo itzuliak izan zaizkigu!

Larunbat gauan Ttattola gaztetxean gau absurdoa filma hauekin bukatu dugu, gauerdi inguru.

Milesker 4 taldeer eta larunbat arte!

 

 

KliKlap : Film labur express lehiaketa

Kliklap azaroaren 15etik azaroaren 17ra gertatuko den film labur express lehiaketa da.

Lehiaketan izena eman nahi duten parte-hartzaileek 48 ordu izango dituzte film labur bat grabatu eta ekoizteko. Azaroaren 15ean, 19:00etan gaia aurkeztuko da eta parte-hartzaileen lanak gai horren ingurukoak izango dira. Azaroaren 17an, 19:00etan lanak aurkezteko epea bukatuko da.

Film laburrak Zinegin festibalaren kari proiektatuak izanen dira azaroaren 23an, TTattola gaztetxean, gauerditik goiti.

Radiokulturaren emankizuna KliKlapi buruz.

 

Sariak:

 

1/ Camara Baionako argazki tresna eta zerbitzu dendarentzat, 500€-ko bonoa.

 

2/ Hazparneko Kompa Euskalfon informatika/telefonia dendarentzat, 300€-ko bonoa.

 

3/ Mubi film plataformarentzat urte bateko harpidetza eskainia.

 

 

 

+Parte hartzaileen artean banatuak izanen direnak :

 

Zinema-gela desberdinentzat sarrerak

 

The Roof eskalada murrurako sarrerak

Xuriatea ostatuan pizzak

 

 

 

Zuk ere parte hartu nahi baduzu, araudia hemen deskarga dezakezu :

ARAUDIA_KLIKLAP_2019

Anima zaitez eta eman zure izena Google forms honen bidez !

 

 

 

 

KliKlap 2017 emaitzak

Pasa urtean 6 film labur aurkeztuak izan zira, Airea gaiaren inguruan, hortxe ikusgai ditutzue:

Lehena sailkatu duguna:

Bigarrena sailkatu duguna:

Hirugarrena sailkatu duguna:

 

Beste hiru parte hartzeak:

 Tosu Betirako

Milesker parte hartu zuten guztier

Kliklap Zinequizz gaualdia

17an, ostiralarekin / Vendredi 17 – 21:30 – Urririk / Gratuit

KliKlap – Zinequizz gaua / Ttattola

Aurten hirugarren aldiko KliKlap-Zinequizz gaualdia iraganen da Ttattola gaztetxean. Kabareteko giroan, KliKlap film laburren proiekzioen eta sariztatzeen artean zinemari buruzko hainbat galderei erantzuteko parada izanen duzu. Marra berdea  filmeko saguaren izena ezagutzen baldin baduzu, zato gurekin jostatzera eta zinema txartelen irabaztera.

La soirée KliKlap-Zinequizz sera reconduite cette année avec au programme visionnage des court-métrages ayant participé au concours KliKlap, remise de prix et questions sur le cinéma. Si tu connais le nom de la souris du film La ligne verte,  viens jouer avec nous et gagner des places de cinéma.