HAIRA

HAIRA

HAIRA

Laupabortz haire ttipi

Haritz Barnen, ostirala 10/20 – 23:00 tik goiti – URRIRIK

 

Zuzendaritza : Peio Erramouspe, Paxkal Irigoien, Ekhi Lambert, Allande Etxeberri, Julen Etxeberri

 

 

Aldude baleako oihan eta erreka baten izena hautatu du Peio Erramouspek bere musika proiektua biziarazteko. Haira izenarekin atera du “Laupabortz Aire Ttipi” bere lehen bakarkako lana, @usopop -ek argitaratu duena. Musikaz eta kantariz inguraturik sorturiko aurkezpen pertsonal batekin dator, eskemak hankaz gora ezartzen dituena.

URRIRIK!

 

 

LUMI x Nagore Legarreta

LUMI x Nagore Legarreta

LUMI x Nagore Legarreta

Bezperen Dirdira

Haritz Barnen, ostirala 10/20 – 00:00 – 60′ – URRIRIK

 

Zuzendaritza : LUMI, Nagore Legarreta

 

 

Musikaratutako argazki proiekzioa.

2022an, Ziburu-Donibaneko bikotea itzultzen zaigu, primaderan Usopop Diskak zigilupean bigarren diskoa argitaratuko baitu. Bezperen Dirdira lanean, bikoteak jendeen eta makinen arteko miraila sekula baino gardenagoa bilakatzen du: inoiz baino boz polimorfoagoa erritmo-konposizio organikoetan dantzan dabil. Desmartxa arrunt hibrido horrekin, Lumik 2014an sortze beretik abiatu zuen bilaketa prozesua bururaino eraman du.

2009az geroztik, Nagore Legarretak (Hernani, 1981) irudiak sortzeko argazki teknika esperimentalak lantzen ditu. Ibilbide horretan, lengoaia berezi bat jorratu du proiektu artistikoak garatzeko erabili duena. Besteak beste, giza mugei eta horiek ingurunearekin/naturarekin duten harremanari buruzko hausnarketa landu du bere ikerketa lanetan. Planteamendu formalean, disziplina fotografikoaren mugekin jolasten du.

URRIRIK!

 

 

BARNEZ KANPO

BARNEZ KANPO

BARNEZ KANPO

Haritz Barnen, ostirala 10/20 – 22:00 – 60′ – URRIRIK

 

Zuzendaritza : Nahia Garat

 

 

Musikaratutako argazki proiekzioa.

Herraturiko irudiak, trantze musika. Montreal, Parise, New York . Lur azpiko metro itogarritik kanpoko espazio erraldoietara, hiru hiriak agerraldi misteriotsuen lurraldea bilakatzen dira.

URRIRIK!

 

 

AZKEN DANTZA MAISUA

AZKEN DANTZA MAISUA

AZKEN DANTZA MAISUA

Haritz Barnen, larunbata 10/21 – 14:00 – 75′ – 3€


Euskaraz

Zuzendaritza : Mikel Alvarez Sarriegi

 

 

Molde zaharreko azken dantza maisua genuen Paxatxo, hainbat belaunaldiz transmititu den dantza-irakaskuntza ereduaren azken katebegia izan baita. Bere heriotzak gogor astindu zuen Beasain, eta azken urteetan garai berrietara egokitutako ohiturak , lehen aldiz, etorkizunera begira jarri ditu kezkaz. Ba al da tradiziorik dantza maisurik gabe? Eta, azkena izango ote da?

 

 

ANIMADEBA OFF

ANIMADEBA OFF

ANIMADEBA OFF

Haritz Barnen, igandea 10/22 – 18:00 – 60′ – 3€


Euskaraz

Zuzendaritza : anitza

 

 

Animadeba Gipuzkoako festibalak Euskal Animazioaren 50. Urteurrena ospatu du aurten. Karia hortara, Zinegin festibalari ordu bateko euskal animazio film sorta bat eskaini du. Euskal animazioa ez da genero ezagunena, baina film labur anitz existitzen dira, eta deskubritzeko altxor anitz!

 

Ehiza – Hauazkena taldea

Areka – Atxur Animazio taldea

Beti bezpereko kopla – Ageda kopla taldea

Hubert Leblonen azken hegaldia – Koldo Almandoz

Beerbug – Ander Mendia

Gartxot – Juanjo Elordi

La Gallina Ciega – Isabel Herguera