MIRANDE, FILM BAT EGITEKO ZIRRIBORROA

MIRANDE, FILM BAT EGITEKO ZIRRIBORROA

MIRANDE, film bat egiteko zirriborroa

Haritz Barnen, larunbata 10/21 – 16:00 – 69′ – 3€


Euskaraz 

Zuzendaritza : Josu Martinez

 

 

XX.mendearen erdialdean, euskara goi-literatura egiteko gai zela demostratu zuen Jon Mirande idazle paristarrak. Denek aitortzen diote bere garrantzia. Baina gai tabua da oraino. Hari buruz denetarik erran da. Arrazista zela. Pedofiloa. Nazia. Misoginoa. Ezmorala. Hari buruzko berri bakoitzak, kontrako iritziak harrotzen ditu. Ez dakigu zer egin harekin. Jon Miranderi buruzko film bat egin nahi dut. Baina ez dakit nola. Agian, behingoz, hari eman behar zaio hitza.

 

 

TETÚAN

TETÚAN

TETÚAN

Haritz Barnen, ostirala 10/20 – 20:00 – 90′ – 3€


Euskaraz 

Zuzendaritza : Iratxe Fresneda

 

 

Bizitza errealeko esperientzietan oinarrituta, Iratxe Fresnedak bidaia pertsonal batean murgilduko gaitu. Iraganak eta orainak bat egingo dute ikus-entzunezko esperientzia hunkigarri eta sentsorial batean. Danubio ibaiaren ertz lasaietatik hasi eta Madrilgo bizitza asaldatuan amaitu arte, lau istorio elkartu eta galduko dira Tetuan filmaren misterioetan.

 

 

Amikuzeko ikastolak 50urte

Amikuzeko ikastolak 50urte

Amikuzeko ikastolak

50 urte

Haritz Barnen, ostirala 10/21 – 19:00 – 92 – 3€
Euskaraz – Azpitituluekin, sous-titré en français

Zuzendarien eta Jeanne Pochelu anderñoaren presentzian
En présence des réalisateurs et de l’enseignante Jeanne Pochelu

Arño Ayçaguer, Coline Urcun-Marko, Bittor Thicoipe,
Martta Irigoien Arrabit, Etxe

Xarlex igela 2021

1971-2021.
Berriki, Amikuzeko ikastolak 50 urte bete ditu. Karia horretara , ikasle ohi batzuek gaur egungo eta atzoko
erakasle, langile eta buraso batzuk elkarrizketatu dituzte haien garaiko testuingurua, gogoetak , eztabaidak,
lorpenak eta huts egiteak kontatzeko. 23 lekukotasun bildurik eta elgarri josirik, dokumental horrek Ipar Euskal Herriko bigarren ikastolaren historia ezagutzeko parada eskaintzen du.
Baina Amikuzetik haratago, lekukotasun horiek ikastola guzien historiaz zerbait kontatzen dute: hastapenekonaldarrikapena eta herrian errotzea, bere hezkuntza sistemaren asmatzea eta egitura
hauen saretzea, botere publikoen akuilatzea eta euskararen erabilpenaren eta geroaren inguruko
kezka… Uste baino gaurkotasun eta unibertsaltasun gehiago baitu hizkuntzen aldeko borrokak.

En 2021, l’ikastola d’Amikuze fêtait son 50ème anniversaire. A cette occasion, un groupe d’anciens
élèves s’est lancé le défi de réaliser un documentaire retraçant un demi-siècle de batailles, de réflexions,
de réussites, d’échecs et de petites choses qui font le quotidien de ce genre de projet où l’humain est
central. Pour cela ils ont recueilli les témoignages d’ancien.nes parents, enseignantes, employées et
élèves.
A travers l’histoire singulière de l’ikastola d’Amikuze, vous retrouverez une épopée universelle de parents engagés pour que leurs enfants suivent un enseignement en basque. Un documentaire qui
intéressera les parents d’hier, d’aujourd’hui et de demain, mais plus largement celles et ceux qui sont
encore convaincus que c’est dans le collectif que se réalisent les plus belles oeuvres.

 

Bi arnas

Bi arnas

Bi arnas

Haritz Barnen, larunbata 10/22 – 16:00
Euskaraz eta gazteleraz – euskarazko azpitituluekin

Zuzendariaren presentzian
Jon Mikel Fernandez Elorz

58′ – 3€

Xarlex igela 2021

Torturari buruzko lekukotasuna da Bi arnas dokumentala, bidegabekeria baten isla eta sekula eskaini ez den elkarrizketa. Bi dira protagonistak: ama, Maria Nieves Diaz, eta alaba torturatua , Iratxe Sorzabal Diaz.

 

Altsasu (gau hura)

Altsasu (gau hura)

Altsasu (gau hura)

Haritz Barnen, igandea 10/23 – 17:00
Euskaraz eta gazteleraz – euskarazko azpitituluekin

Amets Arzallus Antia, Marc Parramon Bori
Altsasuko familiarren prensentzian

80′ – 3€

Xarlex igela 2021

 

ETAk borroka armatua behin betiko utzi eta bost urte geroago, Nafarroako herri batean, Altsasun, besta gau
bateko ostatuko kalapita bat ondorio kliniko honekin bukatu zen: orkatila bat hautsia. Baina orkatila hori
Guardia Zibil batena zen. Ondorioz, terrorismoz akusaturik, zortzi gazte presondegian sartu zituzten urte
frankotarako. Euskal Herria bake bidean sartua zenean, iraganeko mamuak berpiztu ziren Altsasun.

 

 

Jantzari

Jantzari

Jantzari

Haritz Barnen, larunbata 11/27 – 11:00
Euskaraz – 3€

Azpitituluak / Sous-titres : français

Carlos Iglesias eta Jone Guenetxea – Zuzendariak gurekin izanen ditugu!
68′

Filmaren ondotik, dantza poteoa Hazparneko karriketan!
A la suite du film, poteo-danse dans les rues de Hasparren !

Dantza poteoa
Xarlex igela 2021

2018ko San Migel jaietan tradizioa inoiz baino biziago dagoela erakutsi zuten Iurretan. Lehen aldikotz neska eta mutikoek osatu talde bat atera da plazan dantzatzera, Urrijena dantzari egunaren kari.

FR :

En 2018, lors des fêtes de San Miguel à Iurreta, la tradition est plus vivante que jamais. Pour la première fois, un groupe de danse mixte a participé à la journée Urrijena, rencontre de différentes générations de danseurs.