Jantzari

Jantzari

Jantzari

Haritz Barnen, larunbata 11/27 – 11:00
Euskaraz – 3€

Azpitituluak / Sous-titres : français

Carlos Iglesias eta Jone Guenetxea – Zuzendariak gurekin izanen ditugu!
68′

Filmaren ondotik, dantza poteoa Hazparneko karriketan!
A la suite du film, poteo-danse dans les rues de Hasparren !

Dantza poteoa
Xarlex igela 2021

2018ko San Migel jaietan tradizioa inoiz baino biziago dagoela erakutsi zuten Iurretan. Lehen aldikotz neska eta mutikoek osatu talde bat atera da plazan dantzatzera, Urrijena dantzari egunaren kari.

FR :

En 2018, lors des fêtes de San Miguel à Iurreta, la tradition est plus vivante que jamais. Pour la première fois, un groupe de danse mixte a participé à la journée Urrijena, rencontre de différentes générations de danseurs.

 

Irrintziaren oihartzunak

Irrintziaren oihartzunak

Irrintziaren oihartzunak

Iratxe Fresneda 2016 / 54′
Xarlex igela

Mirentxu Loyarte zinemagile nafarra ezezaguna zaigu, bere bizitzaren bilakaera nomada dela eta. Espainiako 1970eko hamarkadako ariketa zinematografiko ausartenetako baten egilea da: Irrintzi (1978), euskal herritarren identitate kolektiboaren inguruan hausnar egiten duen ikus-entzunezko metafora bat. Irrintziaren oihartzunak dokumentalean, Irrintzi lanak bere barruan gordetzen dituen “egia” horietan zehar bidaiatuko dugu; Euskal Emakumeak-eko emakumeen hitz ameslarietan zeharreko bidaia bat egingo dugu, haren sekretu erakutsia baina sekula ez guztiz agerrarazia abiapuntu hartuta: haren obra eta egile-nortasuna.

Iratxe Fresnedaren ondoko dokumentala laguntzeko.

Irrintziaren oihartzunak

BISAIAK: jauziaren aurpegiak

Bisaiak: jauziaren aurpegiak

Ibai Agirrebarrena, Mikel Petuya, Eneko Etxegarai & David Rodrigues
2015 / 57′

Xarlex igela

1980-1990. hamarkadetan, Euskal Herrikogatazkaren baitan, frantses nazionalitatea zuten ibilbide arrunteko pertsona batzuk, sinesgaitzak ziren eta oraino diren gertakari batzuen protagonista bilakatu ziren. Nor ote dira pertsona horiek ? Zer egin ote zuten ? Zerrek eragin ote zuen aldaketa erraldoi hori ? Nolaz egin zuten jauzia ?

Irrintziaren oihartzunak

Gazta zati bat

Gazta zati bat

Jon Maia
2012 / 90′
Xarlex igela

Munduan bere gaztagatik ezaguna den Euskal Herriko herri txiki batean abiatzen da istorio hau. Herritar xume batzuk, Europako indarkeriazko azken gatazka politikoaren zauri eta banaketa guztien gainetik misio handi bati ekingo diote: munduan zer izan erabaki ahal izatea.
Abentura horrek Europan albiste nagusi bihurtuko diren bi herrien gertakizun historikoen lekuko zuzenak izatera eramango ditu: Eskozia eta Euskal Herria. Letra txikiz idatzitako historia handi bat. Etorkizunari begira jartzen gaituen aro berriko dokumental bat.

Irrintziaren oihartzunak

Pasaiako Badia

Pasaiako Badia

Yuri Agirre, Erik Aznal & Xabier Otamendi
2017/ 67′

Xarlex igela

1984. Polizia Nazionalak Rosa Jimeno ilegalki atxilotu eta torturatu ostean, iparraldeko Komando Autonomo Antikapitalistetako kideekin zita bat jartzera behartu du. Pasaiako badiako harkaitzetan hanketatik soka batekin lotuta dute Jimeno. Seinalea egitean iparraldetik datorren zodiaka gerturatu da. Sekulako tiro zaparrada hasi da.

Joseba Merinok azalduko duenez, Pedro Mari Isart eta Jose Mari Izura lehen tirokaldian hilko dira. Bera, Rafael Delas eta Dionisio Aizpuru atxilotu ditu ondoren poliziak. Delas eta Aizpuru harkaitzetan bertan fusilatu dituzte. Gorpuei 113 bala zulo zenbatu dizkie Pako Etxeberria forenseak. Bertsio ofizialak enfrentamendu bat egon dela dio.

2016. Donostiako Auzitegi Probintzialak, hilketa zantzuak daudela aitortu arren, kasua behin betirako artxibatu du. Ezin izan dituztela delituaren egileak identifikatu. Senideek Estrasburgora jotzeko asmoa adierazi dute.

32 urte pasa dira gertakari latz haietatik, baina oraindik kasuak argitu gabe jarraitzen du. Dokumental honekin Pasaiako gertaerak gizarteratu eta badian argi izpi bat piztu nahi dugu.

Irrintziaren oihartzunak

Amerikanuak

Amerikanuak

Nacho Reig
2010/ 91′

Xarlex igela

Filmak Nevadako Elko herrira joandako zenbait immigrante euskaldunen historia kontatzen du. Dirua irabazi eta itzultzeko asmoarekin joan ziren euskal gazte anitz, arrazoi batengatik edo bestearengatik han gelditu ziren. Egokitzea, lan gogorra, deserrotzea eta nostalgia lehen pertsonan kontatuak dira.