Zerua Blu

Zerua Blu

Zerua Blu

Haritz Barnen, osteguna 11/25 – 21:00
3€

Azpitituluak / Sous-titres : français

Lur Olaizola – Zuzendariaren presentziarekin!
14′

Xarlex igela 2021

1954ko urtarrilaren 24ean, 22 urteko Mamaddi Jaunarena Ortzaiztarrak itsasontzi bat hartu zuen Le Havretik New Yorkera. Baina bere bidaia lehenago hasi zen herriko zineman, pantailatik atera eta inoiz desagertzen ez diren irudiekin: Cadillac ederra, neska gaztea, zerua blu.

FR :

Le 24 janvier 1954, Mamaddi, 22 ans, embarque sur un bateau au Havre en direction de New York. Mais son voyage a commencé avant, dans le cinéma de son village, avec des imagEuskera, francés, ingléses qui sortent de l’écran et ne disparaissent jamais : une belle Cadillac, une jeune femme, le ciel bleu.

 

Subandila

Subandila

Subandila

Haritz Barnen, osteguna 11/25 – 20:00
Sous-titré en français – 3€

Josu Martinez
18′

Xarlex igela 2021

1940. Alemanek Frantzia okupatzen dute. Euskal Herriko Bizkarsoron, soldaduek Mixel eta bere ttanttak atxikitzen duten hotela errekisizionatu dute. Momentu berean, Hegoaldetik 1937tik geroz herrira etorriko euskaldun errefusiatuak desagertu egin dira.

 

 

FR :
1940. La France est occupée par l’Allemagne. Au Pays Basque, dans le village de Bizkarsoro, les soldats réquisitionnent l’hôtel tenu par Michel et sa tante. Au même moment, les réfugiés basques originaires de l’autre côté de la frontière, habitant au village depuis 1937, ont disparus.

 

Subandilaren ilustrazioa
Zumiriki

Zumiriki

Zumiriki

Haritz Barnen, larunbata 11/27 – 15:30
Euskaraz – 3€

Oskar Alegria – Zuzendaria gurekin izanen dugu!
122′

Xarlex igela 2021

Zinemagileak egurrezko etxola bat eraikitzen du Arga ibaiertz isolatu batean, haurtzaroan jokatzen zuen irlatik hurbil. Egun, irla urperaturik dago, bere lurra ikusezina, urtegi baten pareta eraiki zutenetik. Irlako arbolek, haatik, oraindik zutik diraute, hautsitako jostailu baten mastak bailiran ur erdian. Zumiriki – ibai erdiko uhartea erran nahi duen euskal hitz zaharra – memoriaren naufragio bat da, lau hilez baso batean bakartuta bizitzearen esperientzia, lagun bakartzat harturik bi oilo, baratze ttipi bat eta 11 ordu, 36 minutu eta 23 segundotan betirako gelditu den erloju bat.