Aita, zonbia naiz!

Aita, zonbia naiz!

Aita, zonbia naiz

Haritz Barnen, igandea 11/28 – 11:00
Euskaraz – 3€

Ricardo Ramón, Beñat Beitia
83

12 urtetik goiti
Xarlex igela 2021

Dixie 13 urteko nerabe muturbeltza da eta ihes egin nahi du bizi den mundu gorrotagarri horretatik. Eskolan ikaslekideak beretaz trufatzen dira itxura gotikoa duelako. Etsipenezko zoroaldi batek hartuta, neska ihesi doa ekaitzaren pean, istripu latza jasan arte. Esnatzean, hilerri bateko hilobi baten barruan itxita dagoela konturatzen da eta zera bihurtu da… zonbi bat!

 

Zine-Kontzertua – HÄXAN – Amorante

Zine-Kontzertua – HÄXAN – Amorante

HAIRA

Aldude baleako oihan eta erreka baten izena hautatu du Peio Erramouspek
bere musika proiektua biziarazteko. Haira izenarekin atera du “Laupabortz
Aire Ttipi” bere lehen bakarkako lana, @usopop -ek argitaratu duena.
Musikaz eta kantariz inguraturik sorturiko aurkezpen pertsonal batekin
dator, eskemak hankaz gora ezartzen dituena.

LUMI x Nagore Legarreta

2022an, Ziburu-Donibaneko bikotea itzultzen zaigu, primaderan Usopop Diskak zigilupean bigarren
diskoa argitaratuko baitu.
Bezperen Dirdira lanean, bikoteak jendeen eta makinen arteko miraila sekula baino gardenagoa
bilakatzen du: inoiz baino boz polimorfoagoa erritmo-konposizio organikoetan dantzan dabil.

BARNEZ KANPO

Herraturiko irudiak, trantze musika. Montreal, Parise, New York . Lur azpiko metro itogarritik kanpoko espazio erraldoietara, hiru hiriak agerraldi misteriotsuen lurraldea bilakatzen dira.

Eskerrak

Milesker urte guzian Haritz Barne zinema-gela kudeatzen duen Zabalki elkarteari, festibalari harrera egiteagatik. Esker mila sostengua ekartzen daukuten instituzioei ; EKE-ri, Pirinio-Atlantikoetako Departamenduari, Euskal Hirigune Elkargoari, Herriko Etxeari baita urtero laguntzen gaituzten Hazparne inguruetako enpresa pribatuei ere. Esker bereziak ere Euskal Zine Bilerari eta Kimuak erakundeari, ekartzen diguten ezinbesteko laguntza eta elkarlanagatik.

Zinegineko pinpirinak

info@zinegin.eus
zinegin.eus

Z eskultura Iñaki Nobliak lagundurik

Erlauntza

Erlauntza

Erlauntza

Haritz Barnen, larunbata 11/27 – 18:30
Euskaraz – 3€

Mireia Gabilondo – Zuzendaria gurekin izanen dugu!
92′

Xarlex igela 2021

Ezkondu aitzineko agurra ospatzeko, haurtzaroko lagun talde bat baserriko etxe handi batean elkartzen da. Asteburu zoroa izan behar zuen esperientzia uste baino gehiago erotuko da. Trapu zaharrak, aitorpenak, alkohola, droga eta erlauntz bat.

 

Jantzari

Jantzari

Jantzari

Haritz Barnen, larunbata 11/27 – 11:00
Euskaraz – 3€

Azpitituluak / Sous-titres : français

Carlos Iglesias eta Jone Guenetxea – Zuzendariak gurekin izanen ditugu!
68′

Filmaren ondotik, dantza poteoa Hazparneko karriketan!
A la suite du film, poteo-danse dans les rues de Hasparren !

Dantza poteoa
Xarlex igela 2021

2018ko San Migel jaietan tradizioa inoiz baino biziago dagoela erakutsi zuten Iurretan. Lehen aldikotz neska eta mutikoek osatu talde bat atera da plazan dantzatzera, Urrijena dantzari egunaren kari.

FR :

En 2018, lors des fêtes de San Miguel à Iurreta, la tradition est plus vivante que jamais. Pour la première fois, un groupe de danse mixte a participé à la journée Urrijena, rencontre de différentes générations de danseurs.

 

NON DAGO MIKEL?

NON DAGO MIKEL?

NON DAGO MIKEL?

Haritz Barnen, Ostirala 11/26 – 21:00
Euskaraz eta gazteleraz – 3€
Azpitituluak / Sous-titres : français

Miguel Ángel Llamas & Amaia Merino – Zuzendari bat gurekin izanen dugu!
80′

Mutturfin foodtrucka
Xarlex igela 2021

1985eko azaroa. Guardia Zibilak Mikel Zabalza autobuseko gidari gaztea atxilotzen du, beste pertsona batzuekin batera. Gazteak askatzen dituztenean, tortura basatiak salatzen dituzte. Baina Mikel falta da. Agintariek ihes egin duela erraiten duten bitartean, Euskal Herriko kaleetan gero eta ozenagoko oihu bat adituko da : “Non dago Mikel?”


FR :
Novembre 1985. Dans le cadre d’une opération antiterroriste, Mikel Zabalza, un jeune conducteur de bus, est détenu avec d’autres personnes par la Guardia Civil. Lorsqu’ils sont finalement libérés, les jeunes affirment avoir été torturés, mais Mikel demeure introuvable. Les autorités soutiennent qu’il a pris la fuite et les rues du Pays Basque s’enflamment au cri de “Où est Mikel?”

 

Gaualdia hasi aurretik, 19:00etatik goiti, Mutturfin afaria Hazparneko Haritz Barne zinegela ondoko Kafe Xokoan.

Gaualdi berezia Lekeitioko Zinebilera festibalarekin partaidetzan. Bi festibalek ber momentuan Non dago Mikel ? filma proiektatuko dute eta ondotik Amaia Merino ko-zuzendariarekin eta senide batekin eztabaida eginen dugu.

 

🎬+ 🍔🍟+🍺=👌🏽

 

FR:
En début de soirée, à partir de 19h, repas Mutturfin au Kafe Xoko, juste à côté de la salle de cinéma Haritz Barne.

Ensuite, soirée en collaboration avec le festival Zinebilera de Lekeitio, qui a lieu simultanément. Les deux festivals vont projeter à la même heure le documentaire Non dago Mikel ?, suivi d’un débat avec la co-réalisatrice Amaia Merino et un membre de la famille.