Musikaratutako argazki proiekzioa.
2022an, Ziburu-Donibaneko bikotea itzultzen zaigu, primaderan Usopop Diskak zigilupean bigarren diskoa argitaratuko baitu. Bezperen Dirdira lanean, bikoteak jendeen eta makinen arteko miraila sekula baino gardenagoa bilakatzen du: inoiz baino boz polimorfoagoa erritmo-konposizio organikoetan dantzan dabil. Desmartxa arrunt hibrido horrekin, Lumik 2014an sortze beretik abiatu zuen bilaketa prozesua bururaino eraman du.
2009az geroztik, Nagore Legarretak (Hernani, 1981) irudiak sortzeko argazki teknika esperimentalak lantzen ditu. Ibilbide horretan, lengoaia berezi bat jorratu du proiektu artistikoak garatzeko erabili duena. Besteak beste, giza mugei eta horiek ingurunearekin/naturarekin duten harremanari buruzko hausnarketa landu du bere ikerketa lanetan. Planteamendu formalean, disziplina fotografikoaren mugekin jolasten du.
URRIRIK!
Iruzkin berriak