TETÚAN

TETÚAN

TETÚAN

Haritz Barnen, ostirala 10/20 – 20:00 – 90′ – 3€


Euskaraz 

Zuzendaritza : Iratxe Fresneda

 

 

Bizitza errealeko esperientzietan oinarrituta, Iratxe Fresnedak bidaia pertsonal batean murgilduko gaitu. Iraganak eta orainak bat egingo dute ikus-entzunezko esperientzia hunkigarri eta sentsorial batean. Danubio ibaiaren ertz lasaietatik hasi eta Madrilgo bizitza asaldatuan amaitu arte, lau istorio elkartu eta galduko dira Tetuan filmaren misterioetan.

 

 

BAÑOLET

BAÑOLET

BAÑOLET 

Haritz Barnen, osteguna 10/19 – 20:30 – 52′ – 3€


Euskaraz 

Zuzendaritza : Maia Iribarne Olhagarai eta Paxkal Irigoyen Etxeberri

 

Luixa eta bere lagunak, Bañoleten haunditzen dira. Herri berezi huntako haurrek 11 urte betetzen dituztelarik, zeremonia garrantzitsu bat prestatzen dute. Haurtzarotik heldutasunera pasatzeko egun haundia hurbiltzen ari da…

 

 

10WATT BAKARRIK

10WATT BAKARRIK

10WATT BAKARRIK

Haritz Barnen, ostirala 10/20 – 19:00 – 20′ – 3€


Euskaraz 

Zuzendaritza : Oier Fuentes

 

Egun batean erran zidaten gure herritik hurbil aspaldi irrati hedagailu bat egon zela, urruneko mendietara lanera emigratzen zuten herriko gazteekin komunikatzeko.

Arrasto horiei segika egindako filma da hau, irudi eta soinu-bilduma bat, garaiko protagonisten zein egungo espazioaren irakurketa.

 

POSITIVE BOMB

POSITIVE BOMB

POSITIVE BOMB

Haritz Barnen, osteguna 10/19 – 19:30 – 15′ – 3€
Euskaraz 

Zuzendaritza : Eñaut Castagnet, Lander Garro, Manex Fuchs 

PLK zine tailerra – Ziburuko Piarres Lartzabal Kolegioko ikasleekin

Jare eta Argik azken urtea dute kolegioan. Maiatza bukaera da, azterketen garaia. Argiren gurasoek mehatsu egin diote: brebeta xuria huts egiten badu, Ikastolatik aterako dute, Etxepare lizeoa tirrit. Momentuz, ostiral goiza da Piarres Lartzabal Kolegioan, eta ikasleak oldarraldian beti baikor.

 

PIXI POST ETA OPARI EMAILEAK

PIXI POST ETA OPARI EMAILEAK

Yoko eta lagunak

HAURREN FILMA

Haritz Barnen, igandea 10/22 – 10:30 – 90′ – 3€
Euskaraz

Zuzendarien presentzian
Gorka Sesma

 

Pixi Post da filmaren protagonista, neska elfo bat. Duela mende asko, Gabonetako Jeinuen Biltzarrak Monopolish izeneko jeinu gaiztoa kaleratu zuen, eta orain, urte hauetan guztietan prestatu duen mendekuarekin itzuliko da. Bere plana jeinu guztiak Gabonetako iragarki bihurtzea izango da. Baina horri aurre egiteko, Jeinuen Biltzarrak Pixi Post izango du, Gabonen Zaindaria.