BAIGORRI 3046
BAIGORRI 3046
Haritz Barnen, larunbata 11/22 – 19:00 – 8′ – 3€
Zuzendaritza : Pette Etxebarria
Sorgina Banaiz proiekzioaren lehen partea
Baigorriko kolegioko ikasleekin sortu film laburra.
Haritz Barnen, larunbata 11/22 – 19:00 – 8′ – 3€
Zuzendaritza : Pette Etxebarria
Sorgina Banaiz proiekzioaren lehen partea
Baigorriko kolegioko ikasleekin sortu film laburra.
Haritz Barnen, larunbata 11/22 – 17:00 – 74′ – 3€
Zuzendaritza : Pello Gutiérrez
Zuzendariaren presentzian
1979an Zikuñagako Ama Birjina desagertu zen eta Hernaniko biztanleek irudi ikoniko bat galdu zuten. Zulo bat horma-hobian. Zuzendariaren aita, Juanmi Gutiérrez zinegilea, duela urte batzuk hil zen. Orain, denbora tarte bat pasa denean, bere filmetara itzuli da memoria pertsonaleko ariketan. Irudien bitartez egiten du memoria. Edo, hobeki erranda, irudi ezaren bitartez.
Haritz Barnen, larunbata 11/22 – 14:30 – 100′ – 3€
Zuzendaritza : Asier Urbieta
Zuzendariaren presentzian
Faisaien uhartea munduko jabekidetza txikiena da. Urtearen erdian Espainiako estatuari dagokio eta beste erdian estatu frantsesari. Laida eta Sambou, bertako bikote bat, irlaren aitzinean dabiltza pasaietan. Bi pertsona ikusiko dituzte ibaia igerian zeharkatzen, beste aldera heltzera saiatzeko. Egun batzuk geroago, hilotz bat agertuko da uhartearen subiranotasun-trukea eginen duten momentu berean. Nork hartuko du bere gain?
Haritz Barnen, larunbata 11/22 – 10:30 – 72′ – 3€
Zuzendaritza : Itziar Leemans
Zuzendariaren presentzian
Zazpi emaztek, gela batean, terapeuta batek gidaturik, gorputzak poliki mugimenduan jarri dituzte. Dantza terapiak aurrera egiten duen artean, iraganean jasan zituzten tortura fisiko eta psikologikoen lekukotasun hunkigarriak emanen dituzte.
Haritz Barnen, osteguna 11/20 – 18:45 – 85′ – 3€
Zuzendaritza : Carlos Iglesias Serrano, Xabier Zabala Aguirrezabal
Akelarre musika taldea 70. hamarkadan sortu zen, euskara hutsezko errepertorioaren alde egiten lehenetarikoak izan ziren eta beren rock kantuak, ingelesezko taldeen euskarazko bertsioekin nahasten zituzten. Azken diskoa atera eta hogei urte geroago, beren ibilbidearen kontaketa egiten digute.
Iruzkin berriak