GUTUN BAT KOTTORI

GUTUN BAT KOTTORI

GUTUN BAT KOTTORI

Haritz Barnen, larunbata 11/21 – 10:00 – 97′ – 3€

Zuzendaritza :  Garazi San Martin Solano

 

 

 

Kotto zurgina zen, futbol eta mendizale amorratua, herriko kultur bizitzan parte-hartze aktiboa izan zuen, eta zinegotzi ere izan zen. Haren bizitza, ordea, atxiloketek, tortura-salaketek eta espetxe-esperientziak markatu zuten. 2005eko urriaren 31n, bere buruaz beste egin zuen Soriako espetxean, bigarren espetxeratzea gertatu eta egun gutxira. Lekukotasun pertsonalen eta artxiboko materialen bidez, dokumentalak Kottoren giza alderdia eta haren heriotzaren inguruabarrak aztertzen ditu. Horrez gain, torturaren, espetxe-politikaren eta memoria kolektiboaren inguruko hausnarketa proposatzen du.

MUGURUZA FM 40 TOUR

MUGURUZA FM 40 TOUR

MUGURUZA FM 40 TOUR

Haritz Barnen, ostegunean 11/19 – 20:00 – 103′ – 3€

Zuzendaritza :  Fermin Muguruza, Ander Merino Etxebeste

 

 

 

Lehen aldiz eszenatoki batera igo eta lau hamarkada geroago, Fermin Muguruzak eskala handiko bere azken birari ekin dio: 40 urteko musika, konpromiso eta erresistentzia kulturala ospatzeko bidaia kolektiboa. Dokumental musikal honek ibilbide horren pultsua jasotzen du, Kortatu eta Negu Gorriak taldeetatik hasi, gaur egungo bakarlari ibilbideraino

IZARREN ZAUNKA

IZARREN ZAUNKA

IZARREN ZAUNKA

Haritz Barnen, ostegunean 11/19 – 19:00 – 18′ – 3€

Zuzendaritza :  Nagore Eceiza

 

 

 

Bi lagun Larraitzen daude, Mikel Saez de Urabainek Txindoki mendian sortu berri duen bide bat eskalatzeko asmoz. Mikelek berak, bide berria izendatzeko inspirazioa aurkitu nahi du tokiko bake eta lasaitasunean. Iker Urangak, berriz, bere min kronikoetatik eta antsietatetik askatzea lortu nahi du.

KONDAKIZUN ZORAGARRIAK proiekzioaren parte GURETAKO EZTIA film laburrarekin batera.

GURETAKO EZTIA

GURETAKO EZTIA

GURETAKO EZTIA

Haritz Barnen, ostegunean 11/19 – 19:00 – 11′ – 3€

Zuzendaritza :  Maia Iribarne, Violette Belet

 

 

 

Ikertzaile, erlezain eta haur talde baten arteko topaketen bidez, Euskal Herrian erleek heriotzarekin izan duten lotura kondatzen eta kantatzen du Guretako Eztia filmak.

KONDAKIZUN ZORAGARRIAK proiekzioaren parte IZARREN ZAUNKA film laburrarekin batera.