HARRI KANTA

HARRI KANTA

HARRI KANTA

 

ERAKUSKETA INTERAKTIBOA

Egilea: Juliette Lizotte

Choribit gelan (St Jean Plaza), ostegunean 11/18 – 19:00 – URRIRIK

 

 

 

Errealitatearen eta fikzioaren artean, (pre)Historia eta istorioak, Harri Kanta Euskal Herriko historia alternatibo baten muineko bidaia da. Ikusentzunezko instalaziok aukera anitzeko istorio bat proposatzen du, non ikusleak botoiak sakatuz bideo batetik bestera nabigatzen duen.

Erakusketa CHORIBIT gelan ikusgai, igande arte. Aurkezpena asteazkenean 19:00tan.

Ordutegiak:

Asteazkenean (18:30 – 20:30)

Ostegunean (16:00 – 20:00)

Ostiralean (16:00 – 20:00)

Larunbatean (10:00 – 15:00 ; 18:00 – 20:00)

Igandean (12:00 – 19:00)

 

ZINE BERTSO SAIOA

ZINE BERTSO SAIOA

ZINE BERTSO SAIOA

XURI ATEA Ostatuan, ostiralean 11/20 – 19:30 tik goiti – URRIRIK

 

 

 

Irisarriko helduen eskolako bertsulariekin: Peio Minhondo, Jean Marie Oillarburu eta Gus Elizondo. Irudia eta bertsua nahasiko dituen saioa! Jateko eta edateko ostatuan berean.

 

PETRA COMETE

PETRA COMETE

PETRA COMETE

TTATTOLA GAZTETXEAN, larunbatean 11/21 – 20:30 tik goiti – URRIRIK

 

 

 

Petra Comete teknoa deskubritzeko bidaia da. Emazte, kuir pertsona eta koloreko pertsonen sorkuntzak argitan ezartzen dituen DJ set melodiko eta erritmoduna da. Eurodance-tik trans estilora eta gehiago ere.

 

SU LAMINA

SU LAMINA

SU LAMINA

TTATTOLA GAZTETXEAN, larunbatean 11/21 – 20:30 tik goiti – URRIRIK

 

 

 

Bateria azkarregia, gitarra apala astunegia eta intentsoegiak diren bi abeslari. Su Lamina taldearentzat gehiegi ez da nahikoa, batez ere eszenatokia sutan jartzeko orduan. Aiherrako punk taldeak Ttattola inarrosiko du.

 

BLU KOLECTIVE

BLU KOLECTIVE

BLU KOLECTIVE

TTATTOLA GAZTETXEAN, larunbatean 11/21 – 20:30 tik goiti – URRIRIK

 

 

 

Blu Kolektivek, Hego Amerikako underground eszenako sorkuntza egiten du, non erritmoa gordina den eta musika aldarriendako hizkuntza. DJ kolektibo honek musika beltzaren genero ugari fusionatzen ditu, saio sakon eta hipnotikoak sortuz. Saio bakoitza bidaia analogiko eta organiko bat da.