ERREPLIKA

ERREPLIKA

ERREPLIKA

Haritz Barnen, larunbata 11/22 – 17:00 – 74′ – 3€

Zuzendaritza :  Pello Gutiérrez

Zuzendariaren presentzian

 

 

 

1979an Zikuñagako Ama Birjina desagertu zen eta Hernaniko biztanleek irudi ikoniko bat galdu zuten. Zulo bat horma-hobian. Zuzendariaren aita, Juanmi Gutiérrez zinegilea, duela urte batzuk hil zen. Orain, denbora tarte bat pasa denean, bere filmetara itzuli da memoria pertsonaleko ariketan. Irudien bitartez egiten du memoria. Edo, hobeki erranda, irudi ezaren bitartez.

FAISAIEN IRLA

FAISAIEN IRLA

FAISAIEN IRLA

Haritz Barnen, larunbata 11/22 – 14:30 – 100′ – 3€

Zuzendaritza :  Asier Urbieta

Zuzendariaren presentzian

 

 

 

Faisaien uhartea munduko jabekidetza txikiena da. Urtearen erdian Espainiako estatuari dagokio eta beste erdian estatu frantsesari. Laida eta Sambou, bertako bikote bat, irlaren aitzinean dabiltza pasaietan. Bi pertsona ikusiko dituzte ibaia igerian zeharkatzen, beste aldera heltzera saiatzeko. Egun batzuk geroago, hilotz bat agertuko da uhartearen subiranotasun-trukea eginen duten momentu berean. Nork hartuko du bere gain?

OLATUAK

OLATUAK

OLATUAK

Haritz Barnen, larunbata 11/22 – 10:30 – 72′ – 3€

Zuzendaritza :  Itziar Leemans

Zuzendariaren presentzian

 

 

 

Zazpi emaztek, gela batean, terapeuta batek gidaturik, gorputzak poliki mugimenduan jarri dituzte. Dantza terapiak aurrera egiten duen artean, iraganean jasan zituzten tortura fisiko eta psikologikoen lekukotasun hunkigarriak emanen dituzte.

AKELARRE

AKELARRE

AKELARRE, marearen kontra

Haritz Barnen, osteguna 11/20 – 18:45 – 85′ – 3€

Zuzendaritza :  Carlos Iglesias Serrano, Xabier Zabala Aguirrezabal

 

 

Akelarre musika taldea 70. hamarkadan sortu zen, euskara hutsezko errepertorioaren alde egiten lehenetarikoak izan ziren eta beren rock kantuak, ingelesezko taldeen euskarazko bertsioekin nahasten zituzten. Azken diskoa atera eta hogei urte geroago, beren ibilbidearen kontaketa egiten digute.

 

 

PANDA VALIUM

PANDA VALIUM

PANDA VALIUM

TTATTOLA GAZTETXEAN, larunbatean 11/22 – 21:30 tik goiti – URRIRIK

Musikariak : Txomin Ugartemendi, Pierre Sangla

 

 

Esperimentazio anitzen ondoren, Panda Valiumek iaz Kimera diskoa atera zuen. Testura elektronikoak, instrumentu tradizionalak eta erritmo organikoak nahasten dituen proiektu berria da. Txomin Ugartemendiak eta Pierre Sanglak musika paganoa, elektronikoa eta krautrocka elkartzen dituen soinu-mosaiko bat proposatuko digute.