AKELARRE

AKELARRE

AKELARRE, marearen kontra

Haritz Barnen, osteguna 11/20 – 18:45 – 85′ – 3€

Zuzendaritza :  Carlos Iglesias Serrano, Xabier Zabala Aguirrezabal

 

 

Akelarre musika taldea 70. hamarkadan sortu zen, euskara hutsezko errepertorioaren alde egiten lehenetarikoak izan ziren eta beren rock kantuak, ingelesezko taldeen euskarazko bertsioekin nahasten zituzten. Azken diskoa atera eta hogei urte geroago, beren ibilbidearen kontaketa egiten digute.

 

 

PANDA VALIUM

PANDA VALIUM

PANDA VALIUM

TTATTOLA GAZTETXEAN, larunbatean 11/22 – 21:30 tik goiti – URRIRIK

Musikariak : Txomin Ugartemendi, Pierre Sangla

 

 

Esperimentazio anitzen ondoren, Panda Valiumek iaz Kimera diskoa atera zuen. Testura elektronikoak, instrumentu tradizionalak eta erritmo organikoak nahasten dituen proiektu berria da. Txomin Ugartemendiak eta Pierre Sanglak musika paganoa, elektronikoa eta krautrocka elkartzen dituen soinu-mosaiko bat proposatuko digute.

 

KARMELE

KARMELE

KARMELE

Haritz Barnen, osteguna 11/20 – 20:30 – 114′ – 3€

Zuzendaritza :  Asier Altuna

Euskarazko azpitituluekin

 

 

1937. urtean gerlarengatik etxetik kanporatuak izan ondoan, Karmelek eta bere familiak ihes egiten dute, Ipar Euskal Herrira lehenik eta Parisera gero. Ihesaldian, Karmelek erbesteko euskal enbaxada kulturalaren proposamena jasotzen du, dantza eta musika ikusgarrien bidez gerlaren kontra borrokatzeko. Bainan, Txominen ezagutza egitean, bere borrokak forma sekretuago bat hartuko du…

 

 

UXINA

UXINA

UXINA

Haritz Barnen, ostirala 11/21 – 19:30 – 23′ – 3€

Zuzendaritza :  Lucia Ezker Recalde

 

 

1984eko otsaila. Kanpoan haizeak leihoa jotzen duen bitartean, Mauleko gela xume batean, Zaraitzuko espartingile talde bateko neskak eztabaidan ari dira. Gauzak gaizki doaz, batzuk ez dira bertan jarraitzeko prest. Ezin dute. Baina otsaila da, eta etxera itzultzeko, Nafarroan, Pirinioak zeharkatu behar dira. Bidaia arriskutsua da. Zenbat prest izanen lirateke halakorik egiteko?

ENARAK

ENARAK

ENARAK

Haritz Barnen, ostirala 11/21 – 20:00 – 72′ – 3€

Zuzendaritza :  Beñat Iturrioz

 

 

 

1967an, diktadura frankista betean, askatasun egarri ziren seminarista batzuek Enarak taldea sortu zuten. Garaiko jendartean oraino arrotzak ziren pop, rock eta psikodelia estiloak jotzen zituzten, euskara hutsean. Ehunka kontzertu eman ondotik, 1971an misteriotsuki desagertu ziren, betiko. 50 urte berantago, kantariaren semea, Beñat, taldearen aztarnen xerka abiatuko da.