Mash-Up tailerra

Mash-Up tailerra

Mash Up tailerra

Haritz Barne zinema gelan, Larunbata 10/22 – 09:00-12:00
Euskaraz – Urririk, 6 urtetik goiti, Lekuak mugatuak

Lukas IRIART

 

Xarlex igela 2021

Film baten muntaketa nola egiten den ulertu nahi duzu?
Mash-up mahai magikoaren bidez, Lukas Hiriartek erakutsiko digu film labur baten muntaketa nola egin
manera ludikoan eta kolektiboan: irudien hautaketa, elkarrizketen edo off bozaren idazketa eta grabaketa,
soinuaren eta musikaren gehitzea… Zato zinemara, film labur baten sortzera!

Izena emaiteko, idatzi : info@zinegin.eus

 

Amikuzeko ikastolak 50urte

Amikuzeko ikastolak 50urte

Amikuzeko ikastolak

50 urte

Haritz Barnen, ostirala 10/21 – 19:00 – 92 – 3€
Euskaraz – Azpitituluekin, sous-titré en français

Zuzendarien eta Jeanne Pochelu anderñoaren presentzian
En présence des réalisateurs et de l’enseignante Jeanne Pochelu

Arño Ayçaguer, Coline Urcun-Marko, Bittor Thicoipe,
Martta Irigoien Arrabit, Etxe

Xarlex igela 2021

1971-2021.
Berriki, Amikuzeko ikastolak 50 urte bete ditu. Karia horretara , ikasle ohi batzuek gaur egungo eta atzoko
erakasle, langile eta buraso batzuk elkarrizketatu dituzte haien garaiko testuingurua, gogoetak , eztabaidak,
lorpenak eta huts egiteak kontatzeko. 23 lekukotasun bildurik eta elgarri josirik, dokumental horrek Ipar Euskal Herriko bigarren ikastolaren historia ezagutzeko parada eskaintzen du.
Baina Amikuzetik haratago, lekukotasun horiek ikastola guzien historiaz zerbait kontatzen dute: hastapenekonaldarrikapena eta herrian errotzea, bere hezkuntza sistemaren asmatzea eta egitura
hauen saretzea, botere publikoen akuilatzea eta euskararen erabilpenaren eta geroaren inguruko
kezka… Uste baino gaurkotasun eta unibertsaltasun gehiago baitu hizkuntzen aldeko borrokak.

En 2021, l’ikastola d’Amikuze fêtait son 50ème anniversaire. A cette occasion, un groupe d’anciens
élèves s’est lancé le défi de réaliser un documentaire retraçant un demi-siècle de batailles, de réflexions,
de réussites, d’échecs et de petites choses qui font le quotidien de ce genre de projet où l’humain est
central. Pour cela ils ont recueilli les témoignages d’ancien.nes parents, enseignantes, employées et
élèves.
A travers l’histoire singulière de l’ikastola d’Amikuze, vous retrouverez une épopée universelle de parents engagés pour que leurs enfants suivent un enseignement en basque. Un documentaire qui
intéressera les parents d’hier, d’aujourd’hui et de demain, mais plus largement celles et ceux qui sont
encore convaincus que c’est dans le collectif que se réalisent les plus belles oeuvres.

 

Bi arnas

Bi arnas

Bi arnas

Haritz Barnen, larunbata 10/22 – 16:00
Euskaraz eta gazteleraz – euskarazko azpitituluekin

Zuzendariaren presentzian
Jon Mikel Fernandez Elorz

58′ – 3€

Xarlex igela 2021

Torturari buruzko lekukotasuna da Bi arnas dokumentala, bidegabekeria baten isla eta sekula eskaini ez den elkarrizketa. Bi dira protagonistak: ama, Maria Nieves Diaz, eta alaba torturatua , Iratxe Sorzabal Diaz.

 

Bost teilatu

Bost teilatu

Bost teilatu

Haritz Barnen, larunbata 10/22 – 18:00
Euskaraz, frantsesez eta gazteleraz – euskarazko azpitituluekin

Zuzendarien presentzian
Amancay Gaztañaga, Erika Olaizola, Josu Martinez,
Leire Egaña, Eñaut Castagnet, Raúl Barreras

80′ – 3€

Xarlex igela 2021

Bost teilaturen azpian gertatu bost istorio labur. Ane eta Mirenen dolua ; Ekaitz gazteak eta Inaxiok baserrian bizi duten katarsiak emandako arnasa ; Michellek Parisetik jaioterrira itzultzean deskubrituko dituen euskarazko hitzak eta iraganaren inguruko galderak ; Uber bezalako enpresek enplegatzen dituzten pakete-eramaileen lehia kaotiko eta umoristikoa eta, azkenik, mugaren inguruan, babesteko teilatu baten bila dabilen Kamaru gazte afrikarraren abentura epikoa.

Sorpresa ! Film satanikoa

Sorpresa ! Film satanikoa

Sorpresa ! Film satanikoa

Haritz Barnen, larunbata 10/22 – 21:00                                                                          Euskaraz

3€

Xarlex igela 2021

Egitarauan : infernua, sua eta munstroak !
San Paul profetak aurkezturik…