Pasaiako Badia

Pasaiako Badia

Pasaiako Badia

Yuri Agirre, Erik Aznal & Xabier Otamendi
2017/ 67′

Xarlex igela

1984. Polizia Nazionalak Rosa Jimeno ilegalki atxilotu eta torturatu ostean, iparraldeko Komando Autonomo Antikapitalistetako kideekin zita bat jartzera behartu du. Pasaiako badiako harkaitzetan hanketatik soka batekin lotuta dute Jimeno. Seinalea egitean iparraldetik datorren zodiaka gerturatu da. Sekulako tiro zaparrada hasi da.

Joseba Merinok azalduko duenez, Pedro Mari Isart eta Jose Mari Izura lehen tirokaldian hilko dira. Bera, Rafael Delas eta Dionisio Aizpuru atxilotu ditu ondoren poliziak. Delas eta Aizpuru harkaitzetan bertan fusilatu dituzte. Gorpuei 113 bala zulo zenbatu dizkie Pako Etxeberria forenseak. Bertsio ofizialak enfrentamendu bat egon dela dio.

2016. Donostiako Auzitegi Probintzialak, hilketa zantzuak daudela aitortu arren, kasua behin betirako artxibatu du. Ezin izan dituztela delituaren egileak identifikatu. Senideek Estrasburgora jotzeko asmoa adierazi dute.

32 urte pasa dira gertakari latz haietatik, baina oraindik kasuak argitu gabe jarraitzen du. Dokumental honekin Pasaiako gertaerak gizarteratu eta badian argi izpi bat piztu nahi dugu.

Pasaiako Badia

Hazparne 60-73

Hazparne 60-73

Matiu Bordato
2014 / 105′

Xarlex igela

1960 eta 1973 urteen artetako Hazparne berrikusteko aukera. Paisaiak, Pesta Berri, bizikleta lasterketak, pilota, rubia, behiketak, kermeza, suhiltzaileak, herriarteko jokoak Donibane Garazi-rekin… Eihartzea Kultur Etxeak, Jean Arotçarena-ren laguntza maitagarriarekin, bere gain hartu du (untsalaz) Jean Abbadie, Alexis Bordato, Jean-Pierre Oillataguerre eta Jean-Claude Morlas-en 8mm eta Super 8 irudien numerizatzea eta muntatzea.

L’occasion de revoir Hasparren entre 1960 et 1973. Paysages, Fête-Dieu, course
cycliste, pelote, rugby, courses de vaches, kermesse, pompiers, jeux intervilles
avec Saint-Jean Pied-de-Port… Le centre culturel Eihartzea s’est occupé, avec
l’aide très appreciée de Jean Arotçarena, de numériser et monter des images
8mm et Super 8 de (à priori) Jean Abbadie, Alexis Bordato, Jean-Pierre
Oillataguerre et Jean-Claude Morlas.

Pasaiako Badia

Amerikanuak

Amerikanuak

Nacho Reig
2010/ 91′

Xarlex igela

Filmak Nevadako Elko herrira joandako zenbait immigrante euskaldunen historia kontatzen du. Dirua irabazi eta itzultzeko asmoarekin joan ziren euskal gazte anitz, arrazoi batengatik edo bestearengatik han gelditu ziren. Egokitzea, lan gogorra, deserrotzea eta nostalgia lehen pertsonan kontatuak dira.

Pasaiako Badia

Jainkoak ez dit barkatzen

Jainkoak ez dit barkatzen

Josu Martinez
2018 / 60′

Xarlex igela

Lezo Urreiztieta XVI. mendeko pirata bat zen, tronpaturik 1907. urtean sortua. Bere bizia arriskuan ezarri, eta ahunka petsonena salbatu zuen; Euskal Herriaren askatasuna negoziatu zuen atzerriko gobernuekin; armaz bete 17 itsasontzi sartu zituen Bilbon Gerla Zibilean; Franco garbitzekotan izan zen… Lezo hil eta berrogei urtera, Martin Ugalde idazlearen magnetofonoak haaren istorio sinestezina ezagutaraziko digu, protagonistaren beraren bozaren bidez. 1975 eta 1978 urteen artean elkarrekin izan elkarrizketa batzuetatik abiaturik, film honek argitara aterako du XX. mendeko euskal historian funtsezkoa izan zen eta ezezaguna zaigun narbaiten lekukotasuna.