Aldudarrak Bideo-k sortu zuen KliKlap filma labur lehiaketari segida eman genion Zineginekin. Hemen azpian azken urteetako parte hartze batzuk ikusteko aukera uzten dizugu. Goza eta parteka!
Larunbat gauan Ttattola gaztetxean gau absurdoa filma hauekin bukatu dugu, gauerdi inguru.
Milesker 4 taldeer eta larunbat arte!
KliKlap : Film labur express lehiaketa
Kliklap azaroaren 15etik azaroaren 17ra gertatuko den film labur express lehiaketa da.
Lehiaketan izena eman nahi duten parte-hartzaileek 48 ordu izango dituzte film labur bat grabatu eta ekoizteko. Azaroaren 15ean, 19:00etan gaia aurkeztuko da eta parte-hartzaileen lanak gai horren ingurukoak izango dira. Azaroaren 17an, 19:00etan lanak aurkezteko epea bukatuko da.
Film laburrak Zinegin festibalaren kari proiektatuak izanen dira azaroaren 23an, TTattola gaztetxean, gauerditik goiti.
Aurten hirugarren aldiko KliKlap-Zinequizz gaualdia iraganen da Ttattola gaztetxean. Kabareteko giroan, KliKlap film laburren proiekzioen eta sariztatzeen artean zinemari buruzko hainbat galderei erantzuteko parada izanen duzu. Marra berdea filmeko saguaren izena ezagutzen baldin baduzu, zato gurekin jostatzera eta zinema txartelen irabaztera.
La soirée KliKlap-Zinequizz sera reconduite cette année avec au programme visionnage des court-métrages ayant participé au concours KliKlap, remise de prix et questions sur le cinéma. Si tu connais le nom de la souris du film La ligne verte, viens jouer avec nous et gagner des places de cinéma.
Iruzkin berriak