ENARAK

ENARAK

ENARAK

Haritz Barnen, ostirala 11/21 – 20:00 – 72′ – 3€

Zuzendaritza :  Beñat Iturrioz

Zuzendariaren presentzian

 

 

 

1967an, diktadura frankista betean, askatasun egarri ziren seminarista batzuek Enarak taldea sortu zuten. Garaiko jendartean oraino arrotzak ziren pop, rock eta psikodelia estiloak jotzen zituzten, euskara hutsean. Ehunka kontzertu eman ondotik, 1971an misteriotsuki desagertu ziren, betiko. 50 urte berantago, kantariaren semea, Beñat, taldearen aztarnen xerka abiatuko da.

ERREKARI MINTZO

ERREKARI MINTZO

ERREKARI MINTZO

Haritz Barnen, ostegunean 11/21 – 19:30 – 10′ – 3€ – Gazteen laburrak izeneko proiekzioan ikusgai

ZUKUGAILUA elkarteak gazteekin antolatu tailerretan sortutako filmak.

Parte Hartzaileak: Eñaut Castagnet , Loic Legrand, Bidarraiko gazteak

 

 

Kantuak zion « errekari mintzo zen ». Kantua galdu dugu. Kantu hau kantatzen zuena galdu dugu. Xoriak, erreka, ura,… Transizioa ari dela diote. Transizioa… Harro dira… Harroegi… Eta herria, gure herria ederrena da. Beti.

 

 

AZKEN EUSKALDUNA

AZKEN EUSKALDUNA

AZKEN EUSKALDUNA

Haritz Barnen, ostegunean 11/21 – 19:30 – 10′ – 3€ – Gazteen laburrak izeneko proiekzioan ikusgai

ZUKUGAILUA elkarteak gazteekin antolatu tailerretan sortutako filmak.

Parte Hartzaileak: Eñaut Castagnet ,Makeako antzerki tailerreko gazteak

 

 

2224ean gira. Makarroi jauna Frantsesepaniako lehendakaria da. Euskal Herrian ez da euskaldun bat ere ez gelditzen. Batere ez? Ez da hain segur…

 

 

SULTANAREN AMETSA

SULTANAREN AMETSA

SULTANAREN AMETSA

Haritz Barnen, igandean 11/24 – 21:00 – 86′ – 3€

Zuzendaritza : Isabel Herguera

 

 

1905ean Bengalan idatzitako zientzia-fikziozko ipuin feminista batek inspiratuta, Inések iniziazio-bidaia bati ekingo dio Indian barrena, Ladyland emakumeen lurralde utopikoaren bila.

 

 

PUZZLEAK

PUZZLEAK

PUZZLEAK

Haritz Barnen, igandean 11/24 – 20:15 – 15′ – 3€

Zuzendaritza : Kote Camacho

 

 

Interneten bere gaztetako irudi biluzia dabilela ikustean, Anek
berreraiki beharko du bere bizitzako unerik gogorrena, burutik erabat ezabatuta zuena. Arazoari aurre egitera behartuta, ikertuko du bere irudi horiek grabatu zituen gizona, Donostiako argazkilari ospetsua, lagun boteretsu asko dituena. Honen kontrako salaketa guztiak baztertuta geratzean, Aneri kasua publiko egitea besterik ez zaio geratuko.

 

 

ARG(H)ITZEN

ARG(H)ITZEN

ARG(H)ITZEN

Haritz Barnen, igandean 11/24 – 15:00 – 84′ – 3€

Zuzendaritza : Mikelatxo Urbia

 

 

Hogei mila inguru biztanle besterik ez dituen, eta Euskal Herriko erdigune geografikoan kokaturik dagoen eskualde batean, Sakanan (Nafarroa), gutxienez 149 pertsonek pairatu dute tortura 1966 urtetik 2011 urtera doan epealdian. Herritar kolektibo eta bolondres batek, dokumental hau sortu du hainbat lekukotasunen argitara ezartzeko.