JONE, BATZUETAN

JONE, BATZUETAN

JONE, BATZUETAN

Haritz Barnen, igandea 11/23 – 19:15 – 80′ – 3€

Zuzendaritza :  Sara Fantova

 

 

 

Bilbo, agorrilean. Jone (20 urte) aitarekin eta Marta ahizpa ttipiarekin bizi da. Aitak lana utzi behar izan du bere parkinsonaren ondorioengatik. Aldi berean, Bilboko Aste Nagusiko jaiak hasten dira, eta Jone lehen aldiz maiteminduko da orduan. Uda horretan, Olgarekin –maite duen neskarekin– bizi duen hilezkortasun-sentsazioaren eta aitaren gaixotasunaren ondorioz, bakarrik gelditzeko beldurra haziko zaio.

ZINEBILERA film sorta

ZINEBILERA film sorta

ZINEBILERAko film sorta

Haritz Barnen, igandea 11/23 – 17:30 – 60′ – 3€

Zinabilerako antolatzaileekin

 

Lekeitioko Zinebilera festibala aspaldiko bidelaguna dugu. Zinegin festibala bezalaxe, euskarazko zinema hedatzea du helburu. Azken edizioko film labur sorta bat eskaini digute. Gora film laburrak!

LURDES IRIONDO

LURDES IRIONDO

LURDES IRIONDO, ez gira alferrik pasako

Haritz Barnen, igandea 11/23 – 15:30 – 72′ – 3€

Zuzendaritza :  Inge Mendioroz Ibañez

Gidoilaria: Idoia Garzes Aldazabal

Zuzendaria eta gidoilariaren presentzian

 

 

 

Garai bateko zuri-beltzezko argazkietan izoztua gelditu den abeslari gaztea. Kapsulatua. Kuadro baten barnean harrapatua, haren ahotsa diskoetan bezala.  Ahantzi da, nonbait, ikuspuntua hautatzen dela. Ahantzi da, kantaria izateaz gain, euskal kulturaren transmisioan ezinbesteko erreferentea ere badela Lurdes Iriondo. Haurrei euskaraz transmititzeaz egarri, haientzat  liburuak eta antzerkiak idatzi zituen.

ARGIZAGI

ARGIZAGI

ARGIZAGI

Haritz Barnen, igandea 11/23 – 10:00 – 60′ – 3€

Zuzendaritza :  Marramiau sorkuntza taldea

Zuzendariaren presentzian

 

 

 

Galaxia batean planeta batetik bestera mugitzeko portal batzuk badira, argi zubiak izenekoak. Planeta horietako bat Lur deitzen da. Momentu batean, lurtarrak beste planetak bereganatzen entseatu ziren. Hau ikusita, beste planetetako biztanleak lurtarren aurka jazarri ziren eta bertara bidaiatzeko ateak hetsiz. Baina, beste galaxia batetik datozen Ekai eta Nahik, argi zubi bat ireki eta Lur planetara bidaiatuko dute.

ARGIZAGI

Haurrendako zine tailerra 11:00 – 12:00

7 eta 9 urte arteko haurrei zuzendua

Animazio teknika bat deskubri ezazu, zure pertsonaia sortuz eta ARGIZAGI seriean agertzen den dekoratuetan mugiaraziz.

Izena emateko, idatz helbide honetara: zinegin@gmail.com

SORGINA BANAIZ

SORGINA BANAIZ

SORGINA BANAIZ

Haritz Barnen, larunbata 11/22 – 19:00 – 69′ – 3€

Zuzendaritza :  Asisko Urmeneta

Zuzendariaren presentzian

 

 

 

Nafarroako mendialdean gertatu zen. Duela 500 urte, bost sorgin exekutatu zituzten herriko plazan. Sekta sataniko bateko partaideak omen ziren, eta sute harek mende osoko jazarpenaren abiapuntua markatu zuen Euskal Herrian.

Zer ezkutatzen zaigu ke beltz horren atzean?

 

BAIGORRI 3046

BAIGORRI 3046

BAIGORRI 3046

Haritz Barnen, larunbata 11/22 – 19:00 – 8′ – 3€

Zuzendaritza :  Pette Etxebarria

 Sorgina Banaiz  proiekzioaren lehen partea

 

 

 

Baigorriko kolegioko ikasleekin sortu film laburra.