PANDA VALIUM

PANDA VALIUM

PANDA VALIUM

TTATTOLA GAZTETXEAN, larunbatean 11/22 – 21:30 tik goiti – URRIRIK

Musikariak : Txomin Ugartemendi, Pierre Sangla

 

 

Esperimentazio anitzen ondoren, Panda Valiumek iaz Kimera diskoa atera zuen. Testura elektronikoak, instrumentu tradizionalak eta erritmo organikoak nahasten dituen proiektu berria da. Txomin Ugartemendiak eta Pierre Sanglak musika paganoa, elektronikoa eta krautrocka elkartzen dituen soinu-mosaiko bat proposatuko digute.

 

KARMELE

KARMELE

KARMELE

Haritz Barnen, osteguna 11/20 – 20:30 – 114′ – 3€

Zuzendaritza :  Asier Altuna

Euskarazko azpitituluekin

 

 

1937. urtean gerlarengatik etxetik kanporatuak izan ondoan, Karmelek eta bere familiak ihes egiten dute, Ipar Euskal Herrira lehenik eta Parisera gero. Ihesaldian, Karmelek erbesteko euskal enbaxada kulturalaren proposamena jasotzen du, dantza eta musika ikusgarrien bidez gerlaren kontra borrokatzeko. Bainan, Txominen ezagutza egitean, bere borrokak forma sekretuago bat hartuko du…

 

 

UXINA

UXINA

UXINA

Haritz Barnen, ostirala 11/21 – 19:30 – 23′ – 3€

Zuzendaritza :  Lucia Ezker Recalde

 

 

1984eko otsaila. Kanpoan haizeak leihoa jotzen duen bitartean, Mauleko gela xume batean, Zaraitzuko espartingile talde bateko neskak eztabaidan ari dira. Gauzak gaizki doaz, batzuk ez dira bertan jarraitzeko prest. Ezin dute. Baina otsaila da, eta etxera itzultzeko, Nafarroan, Pirinioak zeharkatu behar dira. Bidaia arriskutsua da. Zenbat prest izanen lirateke halakorik egiteko?

ENARAK

ENARAK

ENARAK

Haritz Barnen, ostirala 11/21 – 20:00 – 72′ – 3€

Zuzendaritza :  Beñat Iturrioz

Zuzendariaren presentzian

 

 

 

1967an, diktadura frankista betean, askatasun egarri ziren seminarista batzuek Enarak taldea sortu zuten. Garaiko jendartean oraino arrotzak ziren pop, rock eta psikodelia estiloak jotzen zituzten, euskara hutsean. Ehunka kontzertu eman ondotik, 1971an misteriotsuki desagertu ziren, betiko. 50 urte berantago, kantariaren semea, Beñat, taldearen aztarnen xerka abiatuko da.

KE LEPO & FELIX BUFF

KE LEPO & FELIX BUFF

KE LEPO & FELIX BUFF

TTATTOLA GAZTETXEAN, larunbatean 11/22 – 21:30 tik goiti – URRIRIK

Musikariak : Alejo Orbegozo,Felix Buff

 

 

Ke Lepo Alejo Orbegozoren alter ego musikala da. Urteak daramatza ​sintetizadorearen eta musika elektronikoaren mundua aztertzen. Ke Lepok Izpi bere lehen disko luzea eramanen du agertokira, oraingoan, zuzeneko proposamen berri batekin: Felix Buff (Rüdiger, Willis Drummond, Joseba Irazoki…) bateria-jotzaile talentudunaren laguntza izanen du diskoko kantuak ikuspegi indartsu eta dinamiko baten bidez interpretatzeko, eta bateriari esker, konposizioen esperientzia biziago bat sortzeko.