Hazparne 60-73

Hazparne 60-73

Hazparne 60-73

Matiu Bordato
2014 / 105′

Xarlex igela

1960. eta 1973. urteen arteko Hazparne berrikusteko parada. Bazterrak, Pesta Berri, bizikleta lasterketak, pilota, errrugbia, behi kurtsak, kermeza, suhiltzaileak, herriarteko jokoak Donibane Garaziren kontra… Eihartzea Kultur Etxeak, Jean Arotçarenaren laguntza baliosarekin, numerizatu ditu eta muntatu Jean Abbadie, Alexis Bordato, Jean-Pierre Oillataguerre eta Jean-Claude Morlas-en 8mm eta Super 8 irudiak.

L’occasion de revoir Hasparren entre 1960 et 1973. Paysages, Fête-Dieu, course
cycliste, pelote, rugby, courses de vaches, kermesse, pompiers, jeux intervilles
avec Saint-Jean Pied-de-Port… Le centre culturel Eihartzea s’est occupé, avec
l’aide très appreciée de Jean Arotçarena, de numériser et monter des images
8mm et Super 8 de (à priori) Jean Abbadie, Alexis Bordato, Jean-Pierre
Oillataguerre et Jean-Claude Morlas.

Hazparne 60-73

KliKlap

KliKlap

Aldudarrak Bideo-k sortu zuen KliKlap filma labur lehiaketari segida eman genion Zineginekin. Hemen azpian azken urteetako parte hartze batzuk ikusteko aukera uzten dizugu. Goza eta parteka!

2019ko gaia : “Erre-“

Xarlex igela

2018ko gaia : “JO”

Xarlex igela

2017ko gaia : Airea

Xarlex igela

2016ko gaia : Ura

Xarlex igela

2015ko gaia : Sua

Xarlex igela
Hazparne 60-73

Gazta zati bat

Gazta zati bat

Jon Maia
2012 / 90′
Xarlex igela

Munduan bere gaztagatik ezaguna den Euskal Herriko herri txiki batean abiatzen da istorio hau. Herritar xume batzuk, Europako indarkeriazko azken gatazka politikoaren zauri eta banaketa guztien gainetik misio handi bati ekingo diote: munduan zer izan erabaki ahal izatea.
Abentura horrek Europan albiste nagusi bihurtuko diren bi herrien gertakizun historikoen lekuko zuzenak izatera eramango ditu: Eskozia eta Euskal Herria. Letra txikiz idatzitako historia handi bat. Etorkizunari begira jartzen gaituen aro berriko dokumental bat.

Hazparne 60-73

Amona putz!

Amona putz!

Telmo Esnal
2009 / 9′

Xarlex igela

Batzuetan, ume txikiak dituzten senar-emazteek amona faltan botatzen dute, batzuetan bakarrik.

Hazparne 60-73

Bi txirula

Bi txirula

Iñigo Garcia Agirrezabalaga
2017 / 85′

Xarlex igela

Bi gizon oinez doaz. Ihesi. Paisaia franko zeharkatuko dituzte lurralde lasaiago eta epelago baten bila. Txori migratzaileak bezala. Bi txirula bidaia bat da. Bizirik irauteko egin beharrekoaz gainera (janaria atzeman, lo egin, aterpea bilatu…), bizitzaz eta bestelako mundu baten posibilitateaz gogoetatzeko denbora ematen duen bidaia da.