ZinEKIN TAILERRA

ZinEKIN TAILERRA

ZinEKIN TAILERRA

Haritz Barne zinema gelan, Larunbata 10/21 – 09:00-12:00
Euskaraz – Urririk, 6 urtetik goiti, Lekuak mugatuak

IZENA EMATEKO : zinegin@gmail.com

 

 

 

Aurten, “TOURNÉ-MONTÉ” ariketa bat eramanen dugu. Zinegineko kamerekin edota zure smartphonarekin, film labur ttiki bat sortzen saiatuko gira. Erronka hauxe da : filmaketako plano guztiak kronologikoki jarraian filmatzea.

 

Izena emaiteko, idatzi : zinegin@gmail.com

 

10:00 – 12:00 Haritz Barne zineman

Prezioa – Prix : 3 €

 

PANDA VALIUM

Esperimentazio anitzen ondoren, Panda Valiumek iaz Kimera diskoa atera zuen. Testura elektronikoak, instrumentu tradizionalak eta erritmo organikoak nahasten dituen proiektu berria da. Txomin Ugartemendiak eta Pierre Sanglak musika paganoa, elektronikoa eta krautrocka elkartzen dituen soinu-mosaiko bat proposatuko digute.

KE LEPO & FELIX BUFF

​Ke Lepo Alejo Orbegozoren alter ego musikala da. Urteak daramatza ​sintetizadorearen eta musika elektronikoaren mundua aztertzen. Ke Lepok Izpi bere lehen disko luzea eramanen du agertokira, oraingoan, zuzeneko proposamen berri batekin: Felix Buff (Rüdiger, Willis Drummond, Joseba Irazoki…) bateria-jotzaile talentudunaren laguntza izanen du diskoko kantuak ikuspegi indartsu eta dinamiko baten bidez interpretatzeko, eta bateriari esker, konposizioen esperientzia biziago bat sortzeko.