Zinegin 2023 – Ordutegia
Mäirü
Mäirü
Argazkiak Nahia Garat
Haritz Barne ondoko frontoian, ostirala 10/21 – 22:00
5€
Kondaira zahar-zahar bat irudika ezazu. Odisea bat, iniziazio-bidaia itxurakoa, non hamar
protagonistak izaki mitiko baten bila abiatzen baitira. Emeki-emeki, beren bidaiaren egiazko xedeaz
ohartzen dira: bat egitea izaki bakar bat bilakatzeko. Xerkatzen zuten izaki hura: Mäirü.
Ipuin moderno hori musikaren mintzaira unibertsalean kontatzen digute. Txalapartarekin iragan
urrunean errotua da, baina zinez egungoa den trantzera ekarri dute sintetizadore eta tratamendu
modernoak behialako oihartzunekin uztartuz. Tribala, liluragarria eta harrigarria da, eta
kontakizunak ez du nehor hotz uzten. Proposamen sailkaezina eta ausarta.
Imaginez un très ancien conte oublié, une odyssée en forme de voyage initiatique au cours de laquelle les
dix protagonistes, en quête d’une entité mythique, vont peu à peu prendre conscience du but réel de leur
périple : la fusion vers un être unique qui n’est autre que celui qu’ils cherchaient : Mäirü.
Cette fable moderne nous est contée ici dans le langage universel qu’est la musique, enracinée dans un
passé lointain avec l’emploi de la txalaparta et transposée dans une transe profondément actuelle, où
synthétiseurs et traitements modernes se lient aux échos des anciens. À la fois tribal, envoûtant et
surprenant, le récit ne laisse clairement pas indifférent. Inclassable et osé.
Ane
Ane
Haritz Barnen, osteguna 10/20 – 20:00
Euskaraz – 3€
David Pérez Sañudo
99‘
Gasteiz, 2009. Lide segurtasun-zaintzailea da; abiadura handiko trenaren obretan egiten du lan, kaleetan protesta sozialak eragiten dituen proiektu batean, hain zuzen. Lan egin eta gaua festan igaro ondoren etxera itzultzen denean, bi lagunentzako gosaria prestatzen du, baina bere alaba nerabea, Ane, ez dago etxean. Hurrengo egunean, Ane oraindik ez da agertu. Lide lasai dago, ziurrenik, aurreko egunean izandako eztabaida gogorraren ondorioz desagertuko zelako. Aneren gauzen artean bilatzen, konturatuko da ez duela benetan bere alaba ezagutzen.
Iruzkin berriak