Zinegin 2023

Filmak

AZKEN DANTZA MAISUA

Molde zaharreko azken dantza maisua genuen Paxatxo, hainbat belaunaldiz transmititu den dantza-irakaskuntza ereduaren azken katebegia izan baita. Bere heriotzak gogor astindu zuen Beasain, eta azken urteetan garai berrietara egokitutako ohiturak , lehen aldiz, etorkizunera begira jarri ditu kezkaz. Ba al da tradiziorik dantza maisurik gabe? Eta, azkena izango ote da?

ANIMADEBA OFF

Animadeba Gipuzkoako festibalak Euskal Animazioaren 50. Urteurrena ospatu du aurten. Karia hortara, Zinegin festibalari ordu bateko euskal animazio film sorta bat eskaini du. Euskal animazioa ez da genero ezagunena, baina film labur anitz existitzen dira, eta deskubritzeko altxor anitz !

IRATI

VIII. mendea. Kristautasuna hedatzen ari da Europan, eta sinesmen paganoak desagertzen. Frankoen erasoaldiaren ondoren, Karlomagnoren armada Pirinioak zeharkatzera doala, ibarjaunak laguntza eskatzen dio antzinako jainkosa bati. Odolezko itun baten bitartez, etsaia garaitzen du, trukean bizitza emanda, baina lehenago, Eneko semeari hitzemanarazten dio bere herria babestu eta gidatuko duela aro berrian. Urte batzuk geroago, misio batekin egingo dio aurre Enekok promesa hari: aitaren gorpua berreskuratzea

20 000 ERLE ESPEZIE

Cocók zortzi urte ditu, ez dator bat gainontzekoek berarengandik espero dutenarekin, eta ez du ulertzen zergatik. Inguruko guztiek beti Aitor deitzen dioten arren, berak ez du bere burua izen horrekin identifikatzen. Anek, bere amak, oporrak aprobetxatuko ditu bere hiru seme-alabekin amaren etxera joateko. Bertan bere ama Lita eta izeko Lourdes erlezaina bizi dira. Uda honek bizitza aldatuko die hiru belaunaldi ezberdinetako emakume hauei, beren zalantza eta beldurrei aurre egitera behartuz.

UNICORN WAR

Urruneko lurralde batean, Hartzume eta Adarbakarrak betidanik gerlan dira. Azulin soldadua Adarbakarren odolaz egarri da, Liburu Sakratu Handiaren arabera, betiereko edertasuna bermatzen baitu. Bere anaia Gordik gerla ez du maite, ahabiak eta besarkadak gustukoago ditu. Baina azken guduaren ordua iritxi da : esperientziarik gabeko Hartzume unitate bat entrenamendu-eremutik atera da komando misio baten eramateko Oihan Magikoan.
KASU ! Film hau ez da haurrendako egina, baina bai helduentzat. 14 urtetik goiti.

BIZKARSORO

Existitzen ez den herri batean, bost istorio erreal, 1914tik 1982ra gertatuak, ahozko lekukotasunetan eta idazleen testuetan oinarrituak. Haietan barna, XX. mendean zehar Ipar Euskal Herriko herri ttipi batek bizitako aldaketa sozialak agerian. Hizkuntza baten erroizte eta hurrentzea. Eta bizirauteko borroka.

BAÑOLET

Luixa eta bere lagunak, Bañoleten haunditzen dira. Herri berezi huntako haurrek 11 urte
betetzen dituztelarik, zeremonia garrantzitsu bat prestatzen dute.
Haurtzarotik heldutasunera pasatzeko egun haundia hurbiltzen ari da…

PIXI POST ETA OPARI EMAILEAK

Pixi Post da filmaren protagonista, neska elfo bat. Duela mende asko, Gabonetako Jeinuen Biltzarrak Monopolish izeneko jeinu gaiztoa kaleratu zuen, eta orain, urte hauetan guztietan prestatu duen mendekuarekin itzuliko da. Bere plana jeinu guztiak Gabonetako iragarki bihurtzea izango da. Baina horri aurre egiteko, Jeinuen Biltzarrak Pixi Post izango du, Gabonen Zaindaria.

Eskerrak

Milesker urte guzian Haritz Barne zinema-gela kudeatzen duen Zabalki elkarteari, festibalari harrera egiteagatik. Esker mila sostengua ekartzen daukuten instituzioei ; EKE-ri, Pirinio-Atlantikoetako Departamenduari, Euskal Hirigune Elkargoari, Herriko Etxeari baita urtero laguntzen gaituzten Hazparne inguruetako enpresa pribatuei ere. Esker bereziak ere Euskal Zine Bilerari eta Kimuak erakundeari, ekartzen diguten ezinbesteko laguntza eta elkarlanagatik.

Zinegineko pinpirinak

info@zinegin.eus
zinegin.eus

Z eskultura Iñaki Nobliak lagundurik
Partaideen logoak