Zinegin 2021

Dokumentalak

MIRANDE, FILM BAT EGITEKO ZIRRIBORROA

XX. mendearen erdialdean, euskara goi-literatura egiteko gai zela demostratu zuen Jon Mirande idazle paristarrak. Denek aitortzen diote bere garrantzia. Baina gai tabua da oraino. Hari buruz denetarik erran da. Arrazista zela. Pedofiloa. Nazia. Misoginoa. Ezmorala. Hari buruzko berri bakoitzak, kontrako iritziak harrotzen ditu. Ez dakigu zer egin harekin. Jon Miranderi buruzko film bat egin nahi dut. Baina ez dakit nola. Agian, behingoz, hari eman behar zaio hitza.

TETÚAN

Bizitza errealeko esperientzietan oinarrituta, Iratxe Fresnedak bidaia pertsonal batean murgilduko gaitu. Iraganak eta orainak bat egingo dute ikus-entzunezko esperientzia hunkigarri eta sentsorial batean. Danubio ibaiaren ertz lasaietatik hasi eta Madrilgo bizitza asaldatuan amaitu arte, lau istorio elkartu eta galduko dira Tetuan filmaren misterioetan.
Arrasto horiei segika egindako filma da hau, irudi eta soinu-bilduma bat, garaiko protagonisten zein egungo
espazioaren irakurketa.

Amikuzeko ikastolak 50urte

Amikuzeko ikastolak 50 urteHaritz Barnen, ostirala 10/21 - 19:00 - 92' - 3€Euskaraz - Azpitituluekin, sous-titré en français Zuzendarien eta Jeanne Pochelu anderñoaren presentzianEn présence des réalisateurs et de l’enseignante Jeanne Pochelu Arño Ayçaguer, Coline...

Eskerrak

Milesker urte guzian Haritz Barne zinema-gela kudeatzen duen Zabalki elkarteari, festibalari harrera egiteagatik. Esker mila sostengua ekartzen daukuten instituzioei ; EKE-ri, Pirinio-Atlantikoetako Departamenduari, Euskal Hirigune Elkargoari, Herriko Etxeari baita urtero laguntzen gaituzten Hazparne inguruetako enpresa pribatuei ere. Esker bereziak ere Euskal Zine Bilerari eta Kimuak erakundeari, ekartzen diguten ezinbesteko laguntza eta elkarlanagatik.

Zinegineko pinpirinak

info@zinegin.eus
zinegin.eus

Z eskultura Iñaki Nobliak lagundurik
Partaideen logoak