Ataun of The Dead

Joxean’s Hil eben

Napardeath

– triologia –

Xabier Padin & Beñat Iturrioz
2013-2019

Xarlex igela

Lehendakaritzara, trikimailuen bidez,lehen lehendakari ez-nazionalista iristen denean hirugarren karlistadarako hazia sortzen da eta bi zientifiko karlistak Zumalakarregi berpizten saiatuko dira. Esperimentuan idiazabalgo gazta lehiaketan aurkeztuko duten gazta kutsatu egiten da eta ondorioz Ataundar guztiak zonbiak bilakatzen dira gazta janagatik…

Zumalakarregi berpiztu ondoren, Jon Tomas eta Josu-Jon Tomas (Ataun Of The Dead-eko bi zientzialari karlistak), XlX. mendean hildako soldadu karlistak lurpetik atera eta berpizten hasten dira. Zonbi plaga honek Par­tidu Nazionalista Banpiroko kideen nagusigo politikoa eta biziraupena kolokan jarriko ditu, kinka honetatik ateratzeko modurik onena Agirre lehendakaria esnatzea dela erabakiko dutelarik. Ondorioz Zumalakarregi eta Agirreren arteko norgehiagoka bat hasiko da, lehendakari unionista Erkidego Autonomoko agintaritzatik kendu ondoren Erkidegoan ez ezik Euskal Herri osoan nork aginduko duen erabakitzeko.

Lehenengo filmean berpiztu eta bigarrenean Eusko Alderdi Banpiroa garaitu ondoren, Zumalakarregi zonbia Iruñera abiatuko da bere burua euskaldunen errege izendatzeko asmoz. Bidea ez da uste bezain erraza izango ordea, Ezker Abertzaleak Antso Azkarra momia berpiztuko baitu, nafar erresuma berrezarri eta tronua berreskuratzeko asmoz. Nor izango da garaile tronua lortzeko dema honetan?