Zinegin

Filmak

HARRI KANTA

Errealitatearen eta fikzioaren artean, (pre)Historia eta istorioak, Harri Kanta Euskal Herriko historia alternatibo baten muineko bidaia da. Ikusentzunezko instalaziok aukera anitzeko istorio bat proposatzen du, non ikusleak botoiak sakatuz bideo batetik bestera nabigatzen duen.

ZINE BERTSO SAIOA

Irisarriko helduen eskolako bertsulariekin: Peio Minhondo, Jean Marie Oillarburu eta Gus Elizondo. Irudia eta bertsua nahasiko dituen saioa! Jateko eta edateko ostatuan berean.

PETRA COMETE

Petra Comete teknoa deskubritzeko bidaia da. Emazte, kuir pertsona eta koloreko pertsonen sorkuntzak argitan ezartzen dituen DJ set melodiko eta erritmoduna da. Eurodance-tik trans estilora eta gehiago ere.

SU LAMINA

Bateria azkarregia, gitarra apala astunegia eta intentsoegiak diren bi abeslari. Su Lamina taldearentzat gehiegi ez da nahikoa, batez ere eszenatokia sutan jartzeko orduan. Aiherrako punk taldeak Ttattola inarrosiko du.

BLU KOLECTIVE

Blu Kolektivek, Hego Amerikako underground eszenako sorkuntza egiten du, non erritmoa gordina den eta musika aldarriendako hizkuntza. DJ kolektibo honek musika beltzaren genero ugari fusionatzen ditu, saio sakon eta hipnotikoak sortuz. Saio bakoitza bidaia analogiko eta organiko bat da.

MASPALOMAS

Bikotearekin hautsi ondoren, Vicente (76) gustuko duen bizimodua darama Maspalomasen: eguzkia, parranda eta gozamena dira bere eguneroko jardunak. Baina istripu batek Donostiara itzultzera behartuko du eta han aspaldi abandonatu zuen alabarekin elkartu beharko du. Vicentek zahar-etxe batean bizi beharko du eta bertan armairura itzultzera bultzatua sentituko da, konpondutzat zuen bere buruaren alde bat ezkutatuz. Egoera berri horretan, galdera bat nagusituko da: garaiz al dago Vicente besteekin –eta bere buruarekin– bakeak egiteko?

NORTARZÜNAK

Haur-eskolan sartu zirenetik eskolako azken egunera arte, Elsa Oliarj-Inesek zortzi urtez jarraitu eta filmatu ditu jolastokian elkarrekin hazten diren hemeretzi haurrek bizi dituzten jolasak, negarrak, adiskidetasunak eta gatazkak. Lehan atalaren hedapena.

ZINBILERAKO SARITUAK

Euskarazko zinemaldien arteko partaidetza segitzen dugu aurten ere! Urrian Zinegineko programazioko Muskuilu eta Puah! hedatu ziren Lekeition, eta Zinegin garaian, Lekeitioko lehiaketaren irabazleak hedatuko dira.
Biba Lekeitioko Zinebilera!

AITA BATEN SEMEOK

Juan Calvo Mustatxegi enpresa handi baten buruzagia hilt berri da. Ehorzketetan, gizonaren seme ezkutuak hurbiltzen zaizkio emazte alargunari.

POTASIO

Joseba Potasiok ez daki zer gertatzen zaion. Inork ez du agurtzen kalean. Tabernetan, ez dio inork zerbitzatzen. Ikusezina bilakatzen ari denaren beldurrarekin, psikiatra sozialarekin zita eskatzen du. Potasio igogailuan sartzen da. Bat-batean, igogailua hizketan hasten zaio.

FARTSA BATEN LEHEN NOTAK

Potret grotesko bat.

MUNSTROAK SORTZEN DIRENEAN

Faxismoa ez da iraganeko kontua. Gaur egun, mundu mailan, mugimendu honen gorakada bizitzen ari gara. Dokumental honen bidez, Europako mugimendu faxista berriaren adierazpenak aztertzen dira, baita indar handiz berriz agertzearen arrazoiak ere. Azterketa hau ikuspegi antifaxista batetik egiten da, Europako hainbat lekutako kazetari eta militanteekin hitz eginez, eta egungo zein etorkizuneko borroka antifaxistarako zenbait gako proposatuz.

MUSKUILU

Nora, 9 urteko neska gaztea, berriki Bretaniako irla batean instalatu den amarekin bizitzera doa. Iristen denean, Nora ohartzen da irlako ume guztiek betidanik elkar ezagutzen dutela eta denek bela egiten dutela! Baina amak bela-klubeko kurtsoak ezin ditu ordaindu…

PUAH!

Ezpainetan musu egitea… ze nazka! Puah! Leo ttikiari ez zaio batere gustatzen horrelakorik ikustea. Baina Lucie neskatxa ezagutuko duenean iritziz aldatuko du.

ZERGATIK PANPOX

Arantxa Urretabizkaiaren eleberrian oinarriturik, seme bat duen hogeita hamar urteko emazte ezkondu baten bizimodua kontatzen du. Bereizi direnetik, protagonista gogoetan ari da: zergatik utzi zuen senarrak, Txemak, bakarrik semearekin? Barne-bakarrizketen bitartez, hainbat gai aztertzen ditu; besteak beste, amatasuna, bakardadea eta 70. hamarkadaren amaierako euskal gizartearen eguneroko bizitza.
HAIK taldearekin partaidetzan!

GUTUN BAT KOTTORI

Kotto zurgina zen, futbol eta mendizale amorratua, herriko kultur bizitzan parte-hartze aktiboa izan zuen, eta zinegotzi ere izan zen. Haren bizitza, ordea, atxiloketek, tortura-salaketek eta espetxe-esperientziak markatu zuten. 2005eko urriaren 31n, bere buruaz beste egin zuen Soriako espetxean, bigarren espetxeratzea gertatu eta egun gutxira. Lekukotasun pertsonalen eta artxiboko materialen bidez, dokumentalak Kottoren giza alderdia eta haren heriotzaren inguruabarrak aztertzen ditu. Horrez gain, torturaren, espetxe-politikaren eta memoria kolektiboaren inguruko hausnarketa proposatzen du.

MUGURUZA FM 40 TOUR

Lehen aldiz eszenatoki batera igo eta lau hamarkada geroago, Fermin Muguruzak eskala handiko bere azken birari ekin dio: 40 urteko musika, konpromiso eta erresistentzia kulturala ospatzeko bidaia kolektiboa. Dokumental musikal honek ibilbide horren pultsua jasotzen du, Kortatu eta Negu Gorriak taldeetatik hasi, gaur egungo bakarlari ibilbideraino.

IZARREN ZAUNKA

Bi lagun Larraitzen daude, Mikel Saez de Urabainek Txindoki mendian sortu berri duen bide bat eskalatzeko asmoz. Mikelek berak, bide berria izendatzeko inspirazioa aurkitu nahi du tokiko bake eta lasaitasunean. Iker Urangak, berriz, bere min kronikoetatik eta antsietatetik askatzea lortu nahi du.

GURETAKO EZTIA

Ikertzaile, erlezain eta haur talde baten arteko topaketen bidez, Euskal Herrian erleek heriotzarekin izan duten lotura kondatzen eta kantatzen du Guretako Eztia filmak.

 

 

  Milesker urte guzian Haritz Barne zinema-gela kudeatzen duen Zabalki elkarteari, festibalari harrera egiteaz. Esker mila sustengua ekartzen diguten instituzioei, EKEri, Hazparneko Herriko Etxeari, Departamenduari, Euskal Elkargoari, Lekeitioko Zinebilera festibalari baita urtero laguntzen gaituzten Hazparne inguruko enpresa pribatuei ere. Esker bereziak ere Ttattola gaztetxeko kideei, ekartzen diguten laguntzaz. Milesker denei, 2012tik, urtez urte, hegalak zabaltzeko ahalak emateaz.

 

Zinegineko Pinpirinak

 

zinegin@gmail.com

 

Z eskultura Iñaki Nobliak lagundurik
Partaideen logoak