LURDES IRIONDO, ez gira alferrik pasako

Haritz Barnen, igandea 11/23 – 15:30 – 72′ – 3€

Zuzendaritza :  Inge Mendioroz Ibañez

Gidoilaria: Idoia Garzes Aldazabal

Zuzendaria eta gidoilariaren presentzian

 

 

 

Garai bateko zuri-beltzezko argazkietan izoztua gelditu den abeslari gaztea. Kapsulatua. Kuadro baten barnean harrapatua, haren ahotsa diskoetan bezala.  Ahantzi da, nonbait, ikuspuntua hautatzen dela. Ahantzi da, kantaria izateaz gain, euskal kulturaren transmisioan ezinbesteko erreferentea ere badela Lurdes Iriondo. Haurrei euskaraz transmititzeaz egarri, haientzat  liburuak eta antzerkiak idatzi zituen.