Zinegin 2021

Filmak

ERREKARI MINTZO

Kantuak zion « errekari mintzo zen ». Kantua galdu dugu. Kantu hau kantatzen zuena galdu dugu. Xoriak, erreka, ura,… Transizioa ari dela diote. Transizioa… Harro dira… Harroegi… Eta herria, gure herria ederrena da. Beti.

AZKEN EUSKALDUNA

2224ean gira. Makarroi jauna Frantsesepaniako lehendakaria da. Euskal Herrian ez da euskaldun bat ere ez gelditzen. Batere ez? Ez da hain segur…

SULTANAREN AMETSA

1905ean Bengalan idatzitako zientzia-fikziozko ipuin feminista batek inspiratuta, Inések iniziazio-bidaia bati ekingo dio Indian barrena, Ladyland emakumeen lurralde utopikoaren bila.

PUZZLEAK

Interneten bere gaztetako irudi biluzia dabilela ikustean, Anek
berreraiki beharko du bere bizitzako unerik gogorrena, burutik erabat ezabatuta zuena. Arazoari aurre egitera behartuta, ikertuko du bere irudi horiek grabatu zituen gizona, Donostiako argazkilari ospetsua, lagun boteretsu asko dituena. Honen kontrako salaketa guztiak baztertuta geratzean, Aneri kasua publiko egitea besterik ez zaio geratuko.

TXAPTRAX

2022an, Catach elkarteak, taldeko kideekin batera, TXAPTRAX ikuskizun audio-bisual-tekno-tradizional baten ekoizpena abiatzeari ekin zion.

ALBA, Zine kontzertua

Formatu ezberberdinak ukan ditzakeen iparraldeko rock musika taldea. Giro lasaietatik erritmo bortitzera bidaiatzeko proposamena.

Eskerrak

Milesker urte guzian Haritz Barne zinema-gela kudeatzen duen Zabalki elkarteari, festibalari harrera egiteaz. Esker mila sostengua ekartzen daukuten instituzioei ; EKE-ri, Pirinio-Atlantikoetako Departamenduari, Herriko Etxeari baita urtero laguntzen gaituzten Hazparne inguruetako enpresa pribatuei ere. Esker bereziak ere Ttattola gaztetxeko kideei, ekartzen diguten laguntzaz.

zinegin@gmail.com
zinegin.eus

Z eskultura Iñaki Nobliak lagundurik
Partaideen logoak