Zinegin 2021

Filmak

AZKEN DANTZA MAISUA

Molde zaharreko azken dantza maisua genuen Paxatxo, hainbat belaunaldiz transmititu den dantza-irakaskuntza ereduaren azken katebegia izan baita. Bere heriotzak gogor astindu zuen Beasain, eta azken urteetan garai berrietara egokitutako ohiturak , lehen aldiz, etorkizunera begira jarri ditu kezkaz. Ba al da tradiziorik dantza maisurik gabe? Eta, azkena izango ote da?

ANIMADEBA OFF

Animadeba Gipuzkoako festibalak Euskal Animazioaren 50. Urteurrena ospatu du aurten. Karia hortara, Zinegin festibalari ordu bateko euskal animazio film sorta bat eskaini du. Euskal animazioa ez da genero ezagunena, baina film labur anitz existitzen dira, eta deskubritzeko altxor anitz !

IRATI

VIII. mendea. Kristautasuna hedatzen ari da Europan, eta sinesmen paganoak desagertzen. Frankoen erasoaldiaren ondoren, Karlomagnoren armada Pirinioak zeharkatzera doala, ibarjaunak laguntza eskatzen dio antzinako jainkosa bati. Odolezko itun baten bitartez, etsaia garaitzen du, trukean bizitza emanda, baina lehenago, Eneko semeari hitzemanarazten dio bere herria babestu eta gidatuko duela aro berrian. Urte batzuk geroago, misio batekin egingo dio aurre Enekok promesa hari: aitaren gorpua berreskuratzea

20 000 ERLE ESPEZIE

Cocók zortzi urte ditu, ez dator bat gainontzekoek berarengandik espero dutenarekin, eta ez du ulertzen zergatik. Inguruko guztiek beti Aitor deitzen dioten arren, berak ez du bere burua izen horrekin identifikatzen. Anek, bere amak, oporrak aprobetxatuko ditu bere hiru seme-alabekin amaren etxera joateko. Bertan bere ama Lita eta izeko Lourdes erlezaina bizi dira. Uda honek bizitza aldatuko die hiru belaunaldi ezberdinetako emakume hauei, beren zalantza eta beldurrei aurre egitera behartuz.

Eskerrak

Milesker urte guzian Haritz Barne zinema-gela kudeatzen duen Zabalki elkarteari, festibalari harrera egiteagatik. Esker mila sostengua ekartzen daukuten instituzioei ; EKE-ri, Pirinio-Atlantikoetako Departamenduari, Euskal Hirigune Elkargoari, Herriko Etxeari baita urtero laguntzen gaituzten Hazparne inguruetako enpresa pribatuei ere. Esker bereziak ere Euskal Zine Bilerari eta Kimuak erakundeari, ekartzen diguten ezinbesteko laguntza eta elkarlanagatik.

Zinegineko pinpirinak

info@zinegin.eus
zinegin.eus

Z eskultura Iñaki Nobliak lagundurik
Partaideen logoak