Jainkoak ez dit barkatzen

Josu Martinez
2018 / 60′

Xarlex igela

Lezo Urreiztieta XVI. mendeko pirata bat zen, tronpaturik 1907. urtean sortua. Bere bizia arriskuan ezarri, eta ahunka petsonena salbatu zuen; Euskal Herriaren askatasuna negoziatu zuen atzerriko gobernuekin; armaz bete 17 itsasontzi sartu zituen Bilbon Gerla Zibilean; Franco garbitzekotan izan zen… Lezo hil eta berrogei urtera, Martin Ugalde idazlearen magnetofonoak haaren istorio sinestezina ezagutaraziko digu, protagonistaren beraren bozaren bidez. 1975 eta 1978 urteen artean elkarrekin izan elkarrizketa batzuetatik abiaturik, film honek argitara aterako du XX. mendeko euskal historian funtsezkoa izan zen eta ezezaguna zaigun narbaiten lekukotasuna.