Zinegin 2023

Laburrak

10WATT BAKARRIK

Egun batean erran zidaten gure herritik hurbil aspaldi irrati hedagailu bat egon zela, urruneko mendietara lanera emigratzen zuten herriko gazteekin komunikatzeko.

POSITIVE BOMB

Jare eta Argik azken urtea dute kolegioan. Maiatza bukaera da, azterketen garaia. Argiren gurasoek mehatsu
egin diote: brebeta xuria huts egiten badu, Ikastolatik aterako dute, Etxepare lizeoa tirrit. Momentuz, ostiral
goiza da Piarres Lartzabal Kolegioan, eta ikasleak oldarraldian beti baikor.

PANDA VALIUM

Esperimentazio anitzen ondoren, Panda Valiumek iaz Kimera diskoa atera zuen. Testura elektronikoak, instrumentu tradizionalak eta erritmo organikoak nahasten dituen proiektu berria da. Txomin Ugartemendiak eta Pierre Sanglak musika paganoa, elektronikoa eta krautrocka elkartzen dituen soinu-mosaiko bat proposatuko digute.

KE LEPO & FELIX BUFF

​Ke Lepo Alejo Orbegozoren alter ego musikala da. Urteak daramatza ​sintetizadorearen eta musika elektronikoaren mundua aztertzen. Ke Lepok Izpi bere lehen disko luzea eramanen du agertokira, oraingoan, zuzeneko proposamen berri batekin: Felix Buff (Rüdiger, Willis Drummond, Joseba Irazoki…) bateria-jotzaile talentudunaren laguntza izanen du diskoko kantuak ikuspegi indartsu eta dinamiko baten bidez interpretatzeko, eta bateriari esker, konposizioen esperientzia biziago bat sortzeko.

ALBA, Zine kontzertua

Formatu ezberberdinak ukan ditzakeen iparraldeko rock musika taldea. Giro lasaietatik erritmo bortitzera bidaiatzeko proposamena.

Eskerrak

Milesker urte guzian Haritz Barne zinema-gela kudeatzen duen Zabalki elkarteari, festibalari harrera egiteaz. Esker mila sostengua ekartzen daukuten instituzioei ; EKE-ri, Pirinio-Atlantikoetako Departamenduari, Herriko Etxeari baita urtero laguntzen gaituzten Hazparne inguruetako enpresa pribatuei ere. Esker bereziak ere Ttattola gaztetxeko kideei, ekartzen diguten laguntzaz.

zinegin@gmail.com
zinegin.eus

Z eskultura Iñaki Nobliak lagundurik
Partaideen logoak