Mash Up tailerra

Haritz Barne zinema gelan, Larunbata 10/22 – 09:00-12:00
Euskaraz – Urririk, 6 urtetik goiti, Lekuak mugatuak

Lukas IRIART

 

Xarlex igela 2021

Film baten muntaketa nola egiten den ulertu nahi duzu?
Mash-up mahai magikoaren bidez, Lukas Hiriartek erakutsiko digu film labur baten muntaketa nola egin
manera ludikoan eta kolektiboan: irudien hautaketa, elkarrizketen edo off bozaren idazketa eta grabaketa,
soinuaren eta musikaren gehitzea… Zato zinemara, film labur baten sortzera!

Izena emaiteko, idatzi : info@zinegin.eus

 

PANDA VALIUM

Esperimentazio anitzen ondoren, Panda Valiumek iaz Kimera diskoa atera zuen. Testura elektronikoak, instrumentu tradizionalak eta erritmo organikoak nahasten dituen proiektu berria da. Txomin Ugartemendiak eta Pierre Sanglak musika paganoa, elektronikoa eta krautrocka elkartzen dituen soinu-mosaiko bat proposatuko digute.

KE LEPO & FELIX BUFF

​Ke Lepo Alejo Orbegozoren alter ego musikala da. Urteak daramatza ​sintetizadorearen eta musika elektronikoaren mundua aztertzen. Ke Lepok Izpi bere lehen disko luzea eramanen du agertokira, oraingoan, zuzeneko proposamen berri batekin: Felix Buff (Rüdiger, Willis Drummond, Joseba Irazoki…) bateria-jotzaile talentudunaren laguntza izanen du diskoko kantuak ikuspegi indartsu eta dinamiko baten bidez interpretatzeko, eta bateriari esker, konposizioen esperientzia biziago bat sortzeko.

ALBA, Zine kontzertua

Formatu ezberberdinak ukan ditzakeen iparraldeko rock musika taldea. Giro lasaietatik erritmo bortitzera bidaiatzeko proposamena.