Zinegin 2021

Filmak

JONE, BATZUETAN

Bilbo, agorrilean. Jone (20 urte) aitarekin eta Marta ahizpa ttipiarekin bizi da. Aitak lana utzi behar izan du bere parkinsonaren ondorioengatik. Aldi berean, Bilboko Aste Nagusiko jaiak hasten dira, eta Jone lehen aldiz maiteminduko da orduan. Uda horretan, Olgarekin –maite duen neskarekin– bizi duen hilezkortasun-sentsazioaren eta aitaren gaixotasunaren ondorioz, bakarrik gelditzeko beldurra haziko zaio.

ZINEBILERA film sorta

Lekeitioko Zinebilera festibala aspaldiko bidelaguna dugu. Zinegin festibala bezalaxe, euskarazko zinema hedatzea du helburu. Azken edizioko film labur sorta bat eskaini digute. Gora film laburrak!

LURDES IRIONDO

Garai bateko zuri-beltzezko argazkietan izoztua gelditu den abeslari gaztea. Kapsulatua. Kuadro baten barnean harrapatua, haren ahotsa diskoetan bezala. Ahantzi da, nonbait, ikuspuntua hautatzen dela. Ahantzi da, kantaria izateaz gain, euskal kulturaren transmisioan ezinbesteko erreferentea ere badela Lurdes Iriondo. Haurrei euskaraz transmititzeaz egarri, haientzat liburuak eta antzerkiak idatzi zituen.

ARGIZAGI

Galaxia batean planeta batetik bestera mugitzeko portal batzuk badira, argi zubiak izenekoak. Planeta horietako bat Lur deitzen da. Momentu batean, lurtarrak beste planetak bereganatzen entseatu ziren. Hau ikusita, beste planetetako biztanleak lurtarren aurka jazarri ziren eta bertara bidaiatzeko ateak hetsiz. Baina, beste galaxia batetik datozen Ekai eta Nahik, argi zubi bat ireki eta Lur planetara bidaiatuko dute.

PANDA VALIUM

Esperimentazio anitzen ondoren, Panda Valiumek iaz Kimera diskoa atera zuen. Testura elektronikoak, instrumentu tradizionalak eta erritmo organikoak nahasten dituen proiektu berria da. Txomin Ugartemendiak eta Pierre Sanglak musika paganoa, elektronikoa eta krautrocka elkartzen dituen soinu-mosaiko bat proposatuko digute.

KE LEPO & FELIX BUFF

​Ke Lepo Alejo Orbegozoren alter ego musikala da. Urteak daramatza ​sintetizadorearen eta musika elektronikoaren mundua aztertzen. Ke Lepok Izpi bere lehen disko luzea eramanen du agertokira, oraingoan, zuzeneko proposamen berri batekin: Felix Buff (Rüdiger, Willis Drummond, Joseba Irazoki…) bateria-jotzaile talentudunaren laguntza izanen du diskoko kantuak ikuspegi indartsu eta dinamiko baten bidez interpretatzeko, eta bateriari esker, konposizioen esperientzia biziago bat sortzeko.

ALBA, Zine kontzertua

Formatu ezberberdinak ukan ditzakeen iparraldeko rock musika taldea. Giro lasaietatik erritmo bortitzera bidaiatzeko proposamena.

Eskerrak

Milesker urte guzian Haritz Barne zinema-gela kudeatzen duen Zabalki elkarteari, festibalari harrera egiteaz. Esker mila sostengua ekartzen daukuten instituzioei ; EKE-ri, Pirinio-Atlantikoetako Departamenduari, Herriko Etxeari baita urtero laguntzen gaituzten Hazparne inguruetako enpresa pribatuei ere. Esker bereziak ere Ttattola gaztetxeko kideei, ekartzen diguten laguntzaz.

zinegin@gmail.com
zinegin.eus

Z eskultura Iñaki Nobliak lagundurik
Partaideen logoak