Aita, zonbia naiz

Haritz Barnen, igandea 11/28 – 11:00
Euskaraz – 3€

Ricardo Ramón, Beñat Beitia
83

12 urtetik goiti
Xarlex igela 2021

Dixie 13 urteko nerabe muturbeltza da eta ihes egin nahi du bizi den mundu gorrotagarri horretatik. Eskolan ikaslekideak beretaz trufatzen dira itxura gotikoa duelako. Etsipenezko zoroaldi batek hartuta, neska ihesi doa ekaitzaren pean, istripu latza jasan arte. Esnatzean, hilerri bateko hilobi baten barruan itxita dagoela konturatzen da eta zera bihurtu da… zonbi bat!

 

PANDA VALIUM

Esperimentazio anitzen ondoren, Panda Valiumek iaz Kimera diskoa atera zuen. Testura elektronikoak, instrumentu tradizionalak eta erritmo organikoak nahasten dituen proiektu berria da. Txomin Ugartemendiak eta Pierre Sanglak musika paganoa, elektronikoa eta krautrocka elkartzen dituen soinu-mosaiko bat proposatuko digute.

KE LEPO & FELIX BUFF

​Ke Lepo Alejo Orbegozoren alter ego musikala da. Urteak daramatza ​sintetizadorearen eta musika elektronikoaren mundua aztertzen. Ke Lepok Izpi bere lehen disko luzea eramanen du agertokira, oraingoan, zuzeneko proposamen berri batekin: Felix Buff (Rüdiger, Willis Drummond, Joseba Irazoki…) bateria-jotzaile talentudunaren laguntza izanen du diskoko kantuak ikuspegi indartsu eta dinamiko baten bidez interpretatzeko, eta bateriari esker, konposizioen esperientzia biziago bat sortzeko.