Subandila

Haritz Barnen, osteguna 11/25 – 20:00
Sous-titré en français – 3€

Josu Martinez
18′

Xarlex igela 2021

1940. Alemanek Frantzia okupatzen dute. Euskal Herriko Bizkarsoron, soldaduek Mixel eta bere ttanttak atxikitzen duten hotela errekisizionatu dute. Momentu berean, Hegoaldetik 1937tik geroz herrira etorriko euskaldun errefusiatuak desagertu egin dira.

 

 

FR :
1940. La France est occupée par l’Allemagne. Au Pays Basque, dans le village de Bizkarsoro, les soldats réquisitionnent l’hôtel tenu par Michel et sa tante. Au même moment, les réfugiés basques originaires de l’autre côté de la frontière, habitant au village depuis 1937, ont disparus.

 

Subandilaren ilustrazioa

PANDA VALIUM

Esperimentazio anitzen ondoren, Panda Valiumek iaz Kimera diskoa atera zuen. Testura elektronikoak, instrumentu tradizionalak eta erritmo organikoak nahasten dituen proiektu berria da. Txomin Ugartemendiak eta Pierre Sanglak musika paganoa, elektronikoa eta krautrocka elkartzen dituen soinu-mosaiko bat proposatuko digute.

KE LEPO & FELIX BUFF

​Ke Lepo Alejo Orbegozoren alter ego musikala da. Urteak daramatza ​sintetizadorearen eta musika elektronikoaren mundua aztertzen. Ke Lepok Izpi bere lehen disko luzea eramanen du agertokira, oraingoan, zuzeneko proposamen berri batekin: Felix Buff (Rüdiger, Willis Drummond, Joseba Irazoki…) bateria-jotzaile talentudunaren laguntza izanen du diskoko kantuak ikuspegi indartsu eta dinamiko baten bidez interpretatzeko, eta bateriari esker, konposizioen esperientzia biziago bat sortzeko.

ALBA, Zine kontzertua

Formatu ezberberdinak ukan ditzakeen iparraldeko rock musika taldea. Giro lasaietatik erritmo bortitzera bidaiatzeko proposamena.