LURDES IRIONDO, ez gira alferrik pasako
Haritz Barnen, igandea 11/23 – 15:30 – 72′ – 3€
Zuzendaritza : Inge Mendioroz Ibañez
Gidoilaria: Idoia Garzes Aldazabal
Zuzendaria eta gidoilariaren presentzian
Garai bateko zuri-beltzezko argazkietan izoztua gelditu den abeslari gaztea. Kapsulatua. Kuadro baten barnean harrapatua, haren ahotsa diskoetan bezala. Ahantzi da, nonbait, ikuspuntua hautatzen dela. Ahantzi da, kantaria izateaz gain, euskal kulturaren transmisioan ezinbesteko erreferentea ere badela Lurdes Iriondo. Haurrei euskaraz transmititzeaz egarri, haientzat liburuak eta antzerkiak idatzi zituen.