ERREPLIKA

Haritz Barnen, larunbata 11/22 – 17:00 – 74′ – 3€

Zuzendaritza :  Pello Gutiérrez

Zuzendariaren presentzian

 

 

 

1979an Zikuñagako Ama Birjina desagertu zen eta Hernaniko biztanleek irudi ikoniko bat galdu zuten. Zulo bat horma-hobian. Zuzendariaren aita, Juanmi Gutiérrez zinegilea, duela urte batzuk hil zen. Orain, denbora tarte bat pasa denean, bere filmetara itzuli da memoria pertsonaleko ariketan. Irudien bitartez egiten du memoria. Edo, hobeki erranda, irudi ezaren bitartez.