ENARAK
Haritz Barnen, ostirala 11/21 – 20:00 – 72′ – 3€
Zuzendaritza :  Beñat Iturrioz 
1967an, diktadura frankista betean, askatasun egarri ziren seminarista batzuek Enarak taldea sortu zuten. Garaiko jendartean oraino arrotzak ziren pop, rock eta psikodelia estiloak jotzen zituzten, euskara hutsean. Ehunka kontzertu eman ondotik, 1971an misteriotsuki desagertu ziren, betiko. 50 urte berantago, kantariaren semea, Beñat, taldearen aztarnen xerka abiatuko da.