Zine-Filo tailerra

Eihartzea Kultur Etxean, igandea 11/28 – 11:00
Euskaraz – Urririk, Euskararen Urtaroaren karietara antolatua.

 

Xarlex igela 2021

Zerk egiten gaitu libre? Zoriontsu izaiteko baldintza al da askatasuna? Edo ilusio bat besterik ez? Zer uste du Aristotelek? Eta zer pentsatuko luke Nietzscheren amak ?  Zenbat buru, hainbat aburu!

Olatz Perez filosofa gurekin ukanen dugu!

Jakinmina baduzu, zatoz konplexurik gabeko gogoeta honetan parte hartzera.

Izena emaiteko, idatzi : info@zinegin.eus

 

Euskararen urtaroaren afitxa

PANDA VALIUM

Esperimentazio anitzen ondoren, Panda Valiumek iaz Kimera diskoa atera zuen. Testura elektronikoak, instrumentu tradizionalak eta erritmo organikoak nahasten dituen proiektu berria da. Txomin Ugartemendiak eta Pierre Sanglak musika paganoa, elektronikoa eta krautrocka elkartzen dituen soinu-mosaiko bat proposatuko digute.

KE LEPO & FELIX BUFF

​Ke Lepo Alejo Orbegozoren alter ego musikala da. Urteak daramatza ​sintetizadorearen eta musika elektronikoaren mundua aztertzen. Ke Lepok Izpi bere lehen disko luzea eramanen du agertokira, oraingoan, zuzeneko proposamen berri batekin: Felix Buff (Rüdiger, Willis Drummond, Joseba Irazoki…) bateria-jotzaile talentudunaren laguntza izanen du diskoko kantuak ikuspegi indartsu eta dinamiko baten bidez interpretatzeko, eta bateriari esker, konposizioen esperientzia biziago bat sortzeko.

ALBA, Zine kontzertua

Formatu ezberberdinak ukan ditzakeen iparraldeko rock musika taldea. Giro lasaietatik erritmo bortitzera bidaiatzeko proposamena.