Kimuak film laburrak

Kimuak film laburrak urririk

Haritz Barnen, igandea 11/28 – 16:30

Aitor Oñederra

Iraupena : 14

Xarlex igela 2021

AZALETIK AZALERA – Mel Arranz – 8’
Lerro eta formen artean, eskuek elkar ukitu, ezagutu eta esperimentatzen dute, azalen arteko mugak hautsi
nahian.

EHIZA – Hauazkena taldea – 5’
Rafael Ruiz Balerdi artista donostiarrak Homenaje a Tarzán (Tarzani omenaldia) animaziozko film laburra egin
zuen 1969an, zeinak «jarraituko du» hitz enigmatikoak zeuzkan bukaeran. Haren segida da “Ehiza”. Gure errealitatearen gordintasuna islatzen da: jazarpena, indarkeria eta suntsiketa.

IRTEN BARRURA – Aitor Mendilibar & Ibon Goiko – 12’
Dei misteriotsu bat jaso ondoren, gizon bat bidaia kezkagarri batean murgilduko da bi emakume ilunekin batera.
Apurka-apurka, bere unibertsoa oso arraroa dela ikusiko du, eta bere salbazioa baseliza zahar batean bilatzen
hasiko da.

HELTZEAR – Mikel Gurrea – 18’
Donostia. 2000. urtea. Euskal gatazka aktibo dago. Sara, 15 urteko eskalatzailea, ondoan ez duen anaiari eskutitza
idazten ari zaiola, bere bizitzako igoerarik zailenerako entrenatzen ari da.

UR AZPIAN LORE – Aitor Oñederra – 14’
Ezin nion inori ezer kontatu. Bakarrik nengoen.