Jantzari

Haritz Barnen, larunbata 11/27 – 11:00
Euskaraz – 3€

Azpitituluak / Sous-titres : français

Carlos Iglesias eta Jone Guenetxea – Zuzendariak gurekin izanen ditugu!
68′

Filmaren ondotik, dantza poteoa Hazparneko karriketan!
A la suite du film, poteo-danse dans les rues de Hasparren !

Dantza poteoa
Xarlex igela 2021

2018ko San Migel jaietan tradizioa inoiz baino biziago dagoela erakutsi zuten Iurretan. Lehen aldikotz neska eta mutikoek osatu talde bat atera da plazan dantzatzera, Urrijena dantzari egunaren kari.

FR :

En 2018, lors des fêtes de San Miguel à Iurreta, la tradition est plus vivante que jamais. Pour la première fois, un groupe de danse mixte a participé à la journée Urrijena, rencontre de différentes générations de danseurs.

 

PANDA VALIUM

Esperimentazio anitzen ondoren, Panda Valiumek iaz Kimera diskoa atera zuen. Testura elektronikoak, instrumentu tradizionalak eta erritmo organikoak nahasten dituen proiektu berria da. Txomin Ugartemendiak eta Pierre Sanglak musika paganoa, elektronikoa eta krautrocka elkartzen dituen soinu-mosaiko bat proposatuko digute.

KE LEPO & FELIX BUFF

​Ke Lepo Alejo Orbegozoren alter ego musikala da. Urteak daramatza ​sintetizadorearen eta musika elektronikoaren mundua aztertzen. Ke Lepok Izpi bere lehen disko luzea eramanen du agertokira, oraingoan, zuzeneko proposamen berri batekin: Felix Buff (Rüdiger, Willis Drummond, Joseba Irazoki…) bateria-jotzaile talentudunaren laguntza izanen du diskoko kantuak ikuspegi indartsu eta dinamiko baten bidez interpretatzeko, eta bateriari esker, konposizioen esperientzia biziago bat sortzeko.

ALBA, Zine kontzertua

Formatu ezberberdinak ukan ditzakeen iparraldeko rock musika taldea. Giro lasaietatik erritmo bortitzera bidaiatzeko proposamena.