Hil Kanpaiak

Haritz Barnen, igandea 11/28 – 18:00
Euskaraz – 3€

Azpitituluak frantsesez / Sous-titré en français

Imanol Rayo
95′

Xarlex igela 2021

Garizmendi baserrian giza hezur batzuk agertu dira. Etxekoek, Fermin eta Karmen senar-emazteek, Nestor semeari deituko diote eta horrek, berriz, Ertzaintzari. Baina ertzainak iristean, ez da hezurrik egonen. Segidan, hil-kanpaiak joka hasiko dira auzoko baselizan. Adur txarreko seinale horrek, gertaera latzak ekarri ez ezik, familiaren eta ingurukoen garai bateko zauriak irekiko ditu.

FR :

Des squelettes d’humains sont retrouvés dans la ferme de Garizmendi. Les fermiers, Fermín et Karmen, font appel à leur fils Nestor qui rapporte les faits aux autorités. Mais, lorsqu’un agent arrive sur les lieux, les squelettes ont disparu. Soudain, la cloche de la chapelle commence à sonner. Ce mauvais présage annonce l’arrivée d’événements tragiques et rouvre de vieilles blessures au sein de la famille et de son entourage.

 

 

PANDA VALIUM

Esperimentazio anitzen ondoren, Panda Valiumek iaz Kimera diskoa atera zuen. Testura elektronikoak, instrumentu tradizionalak eta erritmo organikoak nahasten dituen proiektu berria da. Txomin Ugartemendiak eta Pierre Sanglak musika paganoa, elektronikoa eta krautrocka elkartzen dituen soinu-mosaiko bat proposatuko digute.

KE LEPO & FELIX BUFF

​Ke Lepo Alejo Orbegozoren alter ego musikala da. Urteak daramatza ​sintetizadorearen eta musika elektronikoaren mundua aztertzen. Ke Lepok Izpi bere lehen disko luzea eramanen du agertokira, oraingoan, zuzeneko proposamen berri batekin: Felix Buff (Rüdiger, Willis Drummond, Joseba Irazoki…) bateria-jotzaile talentudunaren laguntza izanen du diskoko kantuak ikuspegi indartsu eta dinamiko baten bidez interpretatzeko, eta bateriari esker, konposizioen esperientzia biziago bat sortzeko.

ALBA, Zine kontzertua

Formatu ezberberdinak ukan ditzakeen iparraldeko rock musika taldea. Giro lasaietatik erritmo bortitzera bidaiatzeko proposamena.