Agur Etxebeste!

Haritz Barnen, igandea 11/28 – 20:30
Euskaraz – 3€

Asier Altuna, Telmo Esnal
100′

Xarlex igela 2021

Patrizio Etxebestek alkatetza utzi beharko du osasun-arazoak direla eta. Gutxik dakite benetako zergatia, ordea: inguruko herrietan argitara atera diren ustelkeria-eskandaluek pentsarazi diote hurrena bera eror daitekeela. Eta nor hobe bera ordezkatzeko eta kontrolari eusteko, Maria Luisa emaztea baino. Baina guztia ez da lehen bezain erraza izango.

PANDA VALIUM

Esperimentazio anitzen ondoren, Panda Valiumek iaz Kimera diskoa atera zuen. Testura elektronikoak, instrumentu tradizionalak eta erritmo organikoak nahasten dituen proiektu berria da. Txomin Ugartemendiak eta Pierre Sanglak musika paganoa, elektronikoa eta krautrocka elkartzen dituen soinu-mosaiko bat proposatuko digute.

KE LEPO & FELIX BUFF

​Ke Lepo Alejo Orbegozoren alter ego musikala da. Urteak daramatza ​sintetizadorearen eta musika elektronikoaren mundua aztertzen. Ke Lepok Izpi bere lehen disko luzea eramanen du agertokira, oraingoan, zuzeneko proposamen berri batekin: Felix Buff (Rüdiger, Willis Drummond, Joseba Irazoki…) bateria-jotzaile talentudunaren laguntza izanen du diskoko kantuak ikuspegi indartsu eta dinamiko baten bidez interpretatzeko, eta bateriari esker, konposizioen esperientzia biziago bat sortzeko.

ALBA, Zine kontzertua

Formatu ezberberdinak ukan ditzakeen iparraldeko rock musika taldea. Giro lasaietatik erritmo bortitzera bidaiatzeko proposamena.