Zinegin 2024
Azaroaren 21etik 24ra
Laster xehetasun gehiago
Eskerrak
Milesker urte guzian Haritz Barne zinema-gela kudeatzen duen Zabalki elkarteari, festibalari harrera egiteagatik. Esker mila sostengua ekartzen daukuten instituzioei ; EKE-ri, Pirinio-Atlantikoetako Departamenduari, Euskal Hirigune Elkargoari, Herriko Etxeari baita urtero laguntzen gaituzten Hazparne inguruetako enpresa pribatuei ere. Esker bereziak ere Euskal Zine Bilerari eta Kimuak erakundeari, ekartzen diguten ezinbesteko laguntza eta elkarlanagatik.
Zinegineko pinpirinak
info@zinegin.eus
zinegin.eus
Zinegin festibalaren 12. edizioa urriaren 19tik 22ra iraganen da. Urriko bakantzen hasieran, euskaraz gozatzeko parada Hazparneko zineman. 2012an, Eihartzea Kultur Etxeak, Ttattola gaztetxeak eta Haritz Barne zinema-gelak Zinegin festibala elkarlanean sortu zuten, atera berri diren euskal filmen proiektatzeko eta Hazparnen euskal kulturak bizitzeko behar duen hats gune bat proposatzeko asmoz.
Ostegunean, Garazi aldean herritarrekin filmatu Bañolet filma proiektatuko dugu egileen presentzian. Ostiralean, musika eta argazkia uztartuko dituen bi kontzertu : BARNEZ KANPO lehenik , Nahia Garaten argazkiekin, HAIRA bigarrenik eta bukatzeko LUMI, Nagore Legarretaren argazkiekin. Larunbatean “tourné-monté” tailerrean, taldeka edo bakarrik, film labur-laburrak sortuko dira smartphone edo kamara batekin. Dokumentalak izanen dira arratsaldean, batto Mirande idazleari buruz. Ez huts egin, bestalde ez baita berriz agertuko ! Segituko dugu Bizkarsoro fikziozko herrian: Josu Martinezek denboran bidai bat egitera gonbidatuko gaitu. Gaualdia bukatuko da animazio film batekin: Unicorn Wars, baina kasu, ez fida fotogrametan agertzen diren hartzumeei, film hau heldueri soilik zuzendua da. Igande goizean, haurren tartea, film laburrak eta genero nortasuna aipatzen duen 20 000 erle espezie filma. Animadeba, Debako animazio festibalari tartea utziko diogu, ordu batez euskarazko animazio filmak deskubritzeko. Gaualdia bururatuko da Irati Paul Urkijo, Errementari film zuzendariaren azken filmarekin. Filmaren lehen agerraldi publikoa Iparraldean !
Igandean, Ezkia ikastolak taloak eginen ditu 16:30taik goiti!
%
Diru iturri berriak aurkituz Zinegin iraunarazi kanpoko presiorik gabe bere helburuetatik ez urruntzeko : euskalduna eta euskaraz 👅 🤩 🤘
Haize – Zuzendari berria
Kroa – Eman euro bat hilabetero ! Aurrera! – Kroa kroa
Xarlex – EH-ko igel famatuena